Corellako Aste Santua

Corellako Aste Santua hunkipen handiz eta gartsuki bizi ohi da. Ostiral Santua da egun gorena, bi elizkizun ospetsu egiten baitira: 

  • “Zazpi Hitzen Elizkizunaren” antzezpena, Arrosarioko Andre Mariaren elizan, eguerdian.
  • Kristoren Nekaldiaren Prozesioa. Arratsaldean, Corellako kalexketan prozesio bat egiten da, ezin ederragoa. Pasoetako irudien bidez, Kristoren Nekaldiko zenbait eszena irudikatzen dira eta Bibliako hainbat pertsonaia  bizitzara itzultzen ordu batzuetan. XVIII. mendeko desfile barroko bikaina da, 1967an Interes Turistikoko Prozesio izendatu zena Espainiako berrogeita hamar prozesio bereizgarrienetako eta originalenetako bat izateagatik.Agerraldi adierazgarrienen artean, aipa litezke “Jerusalemgo sarrera” eta “Preso hartzea” baina, zalantzarik gabe, dramarik goreneko eszena da “Jesusek Zireneoa eta Beronika aurkitu zituenekoa”.  

Antzezpenean jendedi handia bildu arren, ekitaldiaren bihotz-zirrara areagotzen duen isiltasun lazgarri bat ezartzen da ororen gainean. 

29 mar - 29 mar

2024