Larra Larrau Intersport Irabia

Bizikletak eta naturak zoratzen zaituzte? Larra Larrau Intersport Irabia Nafarroako Pirinioetako txirrindularitza-ekitaldi ez lehiakorra da, zehazki, Larrako Erreserba Naturalean, Europako paisaia karstiko ikusgarrienetako batean barna egiten dena. Kirol-hitzordu honetan, soilik kronometratzen dira, aukeran, bi ibilbideetako igoerak. Pinu beltza karaitzean nola zabaltzen den ikusten duzun bitartean, Pirinioetako gaintzarrak igoko dituzu, hala nola San Martin harria, Izarbe eta Larraine (azken biak Zuberoan).

Eremuak, gainera, ingurune paregabea eskaintzen du, gozatzeko bidexkekin, ibilbideekin eta naturan egiteko askotariko jarduerekin. Eta familiarekin batera bazatoz, plan pila bat dituzu Nafarroan etxeko txikiekin gozatzeko.

Aprobetxatu aukera hau gure Pirinio basati, abegikor eta benetakoa ezagutzeko.

Cancelado

02 sep - 02 sep

2024