Taloa hartzitu gabeko arto-irinez egindako opila da. Plantxan egiten da, eta zati bat txistor, zoragarria, jartzen da barruan. Nafarroako iparraldeko elikagai tipikoenetako bat da, bereziki Leitzan. Hori dela eta, herriak jai-omenaldi bat antolatzen du goizean, eta programa askotarikoa eskaintzen dizu: nekazaritzako elikagaien merkatua, artisautza, tailerrak eta herri-kiroletako erakustaldiak, besteak beste. Eta, jakina, taloak dastatuko dira, gozoak zein gaziak, txistorrarekin, ardi-gaztarekin, hirugiharrarekin, txokolatearekin edo eztiarekin. Baietz ahoa ur bihurtu?

Zatoz goizean Leitza herri ederrera –gogoratu "Ocho apellidos vascos" film dibertigarriaren agertokietako bat dela–, ibili noraezean baserriz baserri eta dastatu mokadu tradizional gozo hori.

08 sep - 08 sep

2024