PreBisitatu EKO pasta-lantegi bat Beriainen

  • Konpainia: CPAEN

  • Idiomas: Castellano

Aspalditik erabaki zuen Pasta Martinelli enpresak, Beriainen, Iruñatik 15 bat minutura, ekoizpen arduratsuaren alde egitea, beren balio eta ideietara hurbiltzeko beste urrats bat egiteko xedez. Tokiko produktuak, ekologikoak eta jasangarriak kontsumitu ez ezik, pasta ere filosofia berarekin ekoizten dute. Enpresa gazte eta dinamiko horrek uste du elikadura osasungarria biziaren oinarria dela, eta, fabrikara egindako bisitan, bere pasta ekologikoaren fabrikazio- eta prestakuntza-prozesua ezagutuko duzu.

Gainera, esperientzia osatzeko, Noaingo Zentzumenen Parkea bisita dezakezu. 25.000 m2 dira, eta bost gune ditu, zentzumen banari eskainiak: lorategi ingelesa, lorategi frantsesa, lorategi japoniarra, lorategi mediterraneoa eta lorategi jangarria.

Kontsultatu hemen gastronomiari buruzko informazio gehiago.

01 ene - 31 dic

2024