Ingurumenaren Mundu Eguna

Modu jasangarrian eta naturarekin harmonian bizitzeko beharra eguneroko aldaketa eta aukeraketa txikiekin hasten da, bizimodu ekologikoagoa eta ingurunearekiko arduratsuagoa lortzea helburu. Lurralde anitza da Nafarroa, eta urteak daramatza lanean ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik helmuga jasangarria izateko. Ez da kasualitatea, beraz, Foru Komunitateko lurraldearen % 33k ingurumena babesteko figuraren bat izatea.

Nafarroako Naturaren Interpretazio Zentroek era askotako jarduerak antolatzen dituzte egun horretan ez ezik, urte osoan ere. Ondare naturalari balioa ematea da helburua, baita hura babesteko beharra ere, etorkizuneko belaunaldientzat gorde ahal izateko.

Ikus itzazu egun horretarako antolatu diren jarduera guztiak:

Aurkitu hemen Nafarroak Naturako Turismoaz gozatzeko eskaintzen dizkizun aukera guztiak.

Fecha 2024 pendiente

04 jun - 04 jun

2023