Erriberriko Erdi Aroko festak

Bizi nahiko al zenuke Erdi Aroko asteburu bat Erriberrin, hau da, Nafarroako herri ospetsuenetako batean? Herria dotore jartzen da errege-erreginen egoitza izan zeneko iraganera eramateko.

Programa bete-betea izango duzu egun horietan zehar, jende guztiarentzat: Erdi Aroko desfilea, historia-antzezpenak, musika zuzenean, ipuin-kontalaria, artisautza-merkatua, haurrentzako tailerrak, bisita gidatu antzeztuak errege-erreginen jauregi ikusgarrira, eta abar.
Herriko ostatu eta jatetxeek menu tematikoak eta Erdi Aroko pintxoak eskaintzen dituzte, ekitaldirako propio eginak.  

Eta, horrekin guztiarekin batera, hiriko ostatuek eta tabernek gosea eta egarria asetzeko eskaintzen dituzten elikagai bikainak daude.

Fecha 2024 pendiente

10 ago - 13 ago

2023