Tafallako feriak

“Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutantzean” dio atsotitzak, baina ziur eguzkiaren txanda izanen dela Tafallak bere otsaileko feria tradizionalak egiten dituen asteburuan; Karlos III.aren garaian sortu ziren feria horiek, 1419. urtearen aldera.

Otsailaren 9an, zaldi-aziendaren feria egiten da, horixe baita festa horren jatorria, eta aukera paregabea da merkatarien artean adostutako tratuak bertatik bertara ikusteko.

Aitzakia horrekin, festa-giro bete-betean murgilduko da hiria egun horretatik hurbilen dagoen asteburuan; horrela, aisialdi- eta kirol-jardueraz osaturiko programa zabala antolatzen da, jende guztiarentzat antolatua.

Nafarroa plazan bilduko da nekazaritzako elikagaien eta artisauen feria; Gorteen plazan, lore- eta landare-azoka; eta aita Calatayud pasealekuan, salmenta ibiltariko postu ugariak. Eta hori guztia musikak girotua; izan ere, gaiteroak, txistulariak eta “La Tafallesa” udal banda ariko dira, besteak beste.

Igandean, 14:00etan, ekitaldi nagusia eginen da: txerri dibinoaren zozketa; bi mendetik gora dituen ekitaldi horretan txerri bat zozkatzen da, Ospitale Santuaren egoitza geriatrikoarentzat dirua biltzeari begira.

Eta sutondoko tarteak emateko, Tafallako tabernetan dago aukerarik onena, bertako pintxoak eta ardoak eskaintzen baitituzte gorputza epeltzeko.

Fecha 2025 pendiente

09 feb - 11 feb

2024