Ibilbide gidatuak e-bikean Lokiz eta Montejurran

Urederra ebike-k ibilaldiak egiten ditu bizikleta elektrikoan, gidari eta guzti, Estellerrian (Lokiz mendilerroa, Jurramendi, Urbasa-Andia Parke Naturala). Ardura handiz aukeratzen ditu paisaia, bidexka eta jaitsierarik onenak, ahalik eta gehien goza dezazun. Zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • e-bike eta gidariaren alokairua edo gidariarena bakarrik.
  • Pertsonak eta bizikletak garraiatzeko ibilgailuak eta atoiak, bai ibilbideak kontratatu dituzten bezeroak badira, bai garraio zerbitzua soilik eskatu badute.
  • Talde eta enpresendako irteerak antolatzen dituzte neurrira, Nafarroako edozein lekutan.

Bere ibilbideen katalogoan hainbat mota bereizten dira:

  • Ibilbide turistikoak: ezin hobeak familientzat, inguruneaz gozatzeko eta tokiko gastronomia ezagutzeko.
  • Kirol-ibilbideak: egokiak toki berezietan paisaiaz eta ariketa fisikoaz gozatzeko.
  • Gravel ibilbideak
  • Enduro ibilbideak: Bikainak exijenteenentzat.

Inguruneaz harro, Estellerria bizikletentzako benetako paradisua dela erakutsi nahi dizute.

01 ene - 31 dic

2023