Xabierraldiak

Martxoko lehenengo bi asteburuetan, eta Graziaren bederatziurrenarekin bat, Nafarroa osoko milaka erromesek betetzen dituzte Xabierko gaztelura doazen errepideak, santua gurtzeko Batzuk kirola egiteak mugituta eta beste batzuk erlijio sentimenduak bultzatuta, adorea behar da Iruñetik, adibidez, Xabierreraino dauden 50 kilometro baino gehiagoak ibiltzeko.

Xabierraldien jatorria XIX. mendetik dator. 1885. urtean, kolera epidemia batek jo zuen Nafarroa, eta Diputazioak laguntza eskatu zion San Frantzisko Xabierkoari. Gaixotasuna Nafarroatik uxatuz gero, oinez joanen zirela denok, prozesioan, agindu zioten. Santuak erreguak entzun zituen, eta horrela jaio zen tradizio herrikoi hori, egun xabierraldi izena hartu duena.

Heldutakoan, neke-neke eginda, erromesak gaztelu aurreko zelaigunean bildu eta meza entzuten dute, apezpikua buru dela.

Fecha 2025 pendiente

10 mar - 10 mar
16 mar - 16 mar

2024