Sanfermin txikiak

Irailaren bukaeran, Sanfermin txikiek Iruñako Alde Zaharreko kaleak hartzen dituzte. Izan ere, San Fermin Aldapakoa ospatzen da asteburu osoan zehar. Jardueraz betetako programa izango da, adin guztietako jendearentzat, eta, haren eskutik, alaitasuna eta algara izango dira nagusi Alde Zaharrean hainbat egunez. Sanferminetan huts egin bazenuen edo berriro gozatzeko irrikan bazaude, hona hemen menua: erraldoiak eta buruhandiak, zezensuzkoa, hamaiketakoak, artisautza-azoka, pilota-txapelketa, puzgarriak, herri-kirolak eta dantzaldiak. Ez galdu festa txiki handi hauek!

Fecha 2024 pendiente

21 sep - 23 sep

2023