Lagun taldea topa egiten pintxoz betetako barraren ondoan

Pintxoak Nafarroan

Zapore handiko mokadu txikiak hurbilen duzun tabernako barran

Asteartea, goizeko hamarrak. Bi lankide hamarretakoa egitera etorri dira. Kafe bat hartu eta tortilla pintxo bat eta urdaiazpiko ogitarteko bat jan ondoren energiaz beterik ekiten baitzaie zereginei.

Ostirala, arratsaldeko zazpiak. Lagun talde bat erlaxatuta eta gustura dago hizketan, «frijituen ibilbidea» lurraldeko ardoez lagunduta egiten ari diren bitartean. Kuadrilla tradizioa.

Igandea, goizez. Gazteluko plazako terrazetan familiak, bikoteak eta lagun taldeak daude, mahaietan txibierro, kroketa eta olagarro anoak dituztela, eta San Nikolas, Mercaderes eta Estafeta karriketako giroa apartekoa da. Betiko pintxoez gain, foie pintxoak ikusten dira, hostoreak, kurruskariak eta goi mailako sukaldaritzako jaki zoragarri eta ederrak (auskalo zer izen duten).

Ezinezkoa jateari uztea!

Izan ere, Nafarroan, eta batez ere Iruñean, pintxoen kontu hau sakratua da, eta edozein ordutan egiten da. Formalismorik gabe eta geldialdiak gehiegi luzatu gabe, onena hurrengo tabernan beste mokadu bat bilatzea da eta.

Probatu nahi duzu?

Aukera ezin hobea...

  • Pintxoak Konplikaziorik gabe edateko edo jateko

    Konplikaziorik gabe edateko edo jateko

  • Kopa ardo beltzez betetzen Bertakoekin egoteko: bere saltsan egonen zara

    Bertakoekin egoteko: bere saltsan egonen zara

  • Zerbitzaria bi errazio ateratzen taberna batean Mokaduak han eta hemen jatea gustatzen bazaizu

    Mokaduak han eta hemen jatea gustatzen bazaizu

Pintxo tradizionalak versus pintxo berritzaileak

Ez dira bata bestearen aurka jarri behar, bakoitzak bere berezitasunak ditu eta.

Pintxo tradizionalek betiko zaporeak eskaintzen dizkizute, eta apustu gozoa eta segurua dira; pintxo berritzaileekin, aldiz, itxuraz, testurez, ñabardurez eta beste ezaugarri tentagarri batzuez gozatzen duzu.

Eta hori guztia, barran, lihozko mahai zapirik eta sommelier dotorerik gabe. Ez dugu halako ezer behar.

Ken dezagun ahobizarra pintxo klasiko batzuekin...

 

  • Pintxoak Frijitu solteak edo anoak

    Frijitu solteak edo anoak

    Piper edo arrautza gozoak –kurruskariak kanpotik eta krematsuak barrutik–, txipiroiak, kroketak, tigreak... Taldeen kasuan, hobe da anoak eskatzea.

  • Txistorra-pìntxoak Tortillak, foie eta txistorra

    Tortillak, foie eta txistorra

    Txistor pintxoa, patata tortilla (edo urdaiazpikoz eta perretxikoz betea), gazta, odolkia, ajoarrieroa... edo foie gozo-gozoa. Betiko jakiak, ogi xerra batek lagunduta.

  • Pintxoa betetako barra tabernan Ogitartekoak eta ozpin-olioak

    Ogitartekoak eta ozpin-olioak

    Hirugihar eta piper bokadilotxoak, gildak, urdaiazpiko ogitartekoak... Mokadutxo arrunt hauek beti dira aukera ona.

Eta, orain, pintxo harrigarriak, mesedez.

«XXI. mendeko» pintxoez ari gara, Erresumatik igaro diren pintxo abangoardistenez, hain zuzen. Pintxo horien aurkezpena hain da ederra, non pena ematen dizun jateak; ezinezkoa da haien izenaz eta osagaiez oroitzea, eta, batzuetan, nola jan azaldu behar dizute, zure ahosabaian ahalik eta hobekien dastatzeko. Hain daude gozoak...

Adibide batzuk emanen dizkizugu, baina askoz gehiago daude.

  • 1. pintxoa: otarrainxka-kurruskaria
  • 2. pintxoa: leka eta erremolatxarekin
  • 3. pintxoa:
  • 4. pintxoa
  • 5. pintxoa: zezen-sandwicha
  • 6. pintxoa: zezen-saltxitxa
Ardo botila eta kopa

Eta, non jan daitezke pintxoak Nafarroan?

Non janen dira ba? Edozein karrikatan, hemengo pintxoak Estatu Batuetako hanburgesekin zein Italiako pizzekin aldera daitezke. Nonahi daude.

Edozein herritako taberna batean beti aurkituko dituzu, gutxienez, tortilla gozo bat, txistorra eta kroketak. Eta, horiez gain, bakoitzak nahi duena edo tokian ohikoa dena.

Hala ere, «poteoa» oso errotuta dago pintxoen zale amorratuak diren bi hiritan:

  • Lehenengo hiria Iruña da; Erresumako hiriburua izateaz gain, pintxoarena ere bada. Eskaintza ikaragarri zabala da, eta tradizioa agerian geratzen da hiriaren erdigunea zapaldu bezain laster.

    Hauek dira karrika ohikoenak: Estafeta, San Nikolas, Gazteluko plaza eta inguruko karrikak. Hala ere, ondoko auzoetan ere aurkituko dituzu pintxo ugari eskaintzen dituzten tabernak eta guneak.

  • Bigarrena Tutera da. Erriberako hiriburua bere gastronomiagatik da ezaguna; baratzeko produktuetan aberatsa eta pintxoak egiteko tradizio handikoa.

    Hiriko hirigune historikoan Tuterako pintxo klasikoak dastatzeko aukera mordoa izanen duzu; besteak beste, Erriberako fajico delakoa, arrautza bexamelarekin edo zainzuriak arrautza-irinetan.

Bikotea pintxo bat jaten eta ardoa edaten

Nafarroako Pintxoaren Astea

Udaberriak ez dizkigu loreak bakarrik ekartzen. Udaberriarekin batera, Nafarroako Pintxoaren Astea iristen da; 10 egunez, goi mailako sukaldaritzako pintxorik onena egiteko lehiatzen dira eskualde osoko ehunka taberna. Emaitzak oso erakargarriak dira, eta pena litzateke ez dastatzea, ezta?

Gozatu egun horietako giroaz eta baliatu aukera pintxoak lurraldeko ardo gozoekin batera hartzeko. 

Kazolatxoaren eta Ardoaren Astea

Pintxoez gain, gauza gehiago ditu eta Nafarroak. Gisatu tradizionalak aldarrikatzea ere gustatzen zaigu, eta horretarako antolatzen dugu ekitaldi gastronomiko hau.

Hain zuzen ere, betiko erregosiak eta eltzekoak balioetsi nahi ditugu. Gosegarri formatuan aurkituko dituzu, kazolatxo polit-politetan zerbitzatuta. Ajoarrieroa, txerrikume gisatua, bildotsa, txungurra... Nafarroako plater tipikoak ukitu modernoarekin. Koilaraz jateko platerak gustuko badituzu, ziur gaur plater horiek ere asko gustatuko zaizkizula. Eta, jakina, Nafarroako ardoek lagunduta.

Onddoak arrautzarekin

Errepikatu daiteke?

Bai, noski, Nafarroan gauza asko dago ezagutzeko. Eta, hemen zaudenez, ez galdu Erresumako beste plater sendo batzuk dastatzeko aukera:

  • Zaldi Zuriaren txokoa Iruña

    Iruña

    Pintxoak dastatzeaz gain, paseatu Alde Zahar bizitik, ezagutu Erdi Aroko elizak, harresiak eta lorategiak, eta joan ikuskizun batera. Ziur gaude ez zenuela horrela espero.

  • Barazkiak Nafarroako gastronomia

    Nafarroako gastronomia

    Horrelako atal batean ezin dugu ahantzi zer egosten den Nafarroako sutegietan... Jakin nahi duzu?

  • Tuterako Katedrala Tutera

    Tutera

    Eta ezagutu beste hiriburu bat: Erriberakoa. Kutsu judutarra eta mozarabiarra duten karrikak, katedral ikaragarria, eta tuterarren berotasuna eta sinpatia. Ezin duzu aukera galdu.