Errege Bardeako Parke Naturala

Tutera - Errege Bardeak

Nafarroako Erribera: alaia, berdea, basamortukoa eta ustekabekoa

Mapa de Navarra resaltando la zona de la Ribera

Ruta por la Ribera navarra

Basamortua Errege Bardean eta barazkien oasia Tuteran.

Los imprescindibles de esta zona

Mapa turístico de la Ribera navarra

Ubica los hitos de la Ribera navarra en el mapa

Fiteroko monasterioa

Fiteroko monasterioa eta herria

Guztiz gomendagarria den beste bisita bat. Espainian parerik ez duen harribitxi zistertarra, Monumentu Nazional izendatu zutena eta Fiteroko herrigunean ezin hobeki txertatuta dagoena. Ez galdu abade-etxea, XIII. mendeko kapitulu-gela eta klaustro errenazentista.

Eta herrian zaudela, bide batez, antzeztutako bisitaldi gidatua egiten ahal duzu gauez edo antzinako Fiteroko bainu-etxeko ur termaletan murgiltzen ahal zara. Eta jarduera-gogoz baldin bazaude, bi ibilbide atsegin egiten ahal dituzu: Talaiako Gurutzearena edo Las Roscas zirkuitua, 8na kilometro ingurukoak.

Bazenekien Gustavo Adolfo Bécquer Fiteron izan zela behin baino gehiagotan eta hango paisaiak "El Miserere" eta "La Cueva de la Mora" kondairen inspirazio iturria izan zirela? Fiteron grabatutako film labur hau hari buruzkoa da.​​​​​​​

 

Zer eskaintzen dit Fiterok?

Eta Sendaviva parke tematikoa

Eta, bukatzeko, haurrekin datozenentzako super-gomendio bat: Sendaviva natur parkea. Parke desberdina da; animalia exotikoak eta baserrikoak ditu, atrakzio zirraragarriak baina baita lasaiak ere, eta hainbat ikuskizun, hala nola zirkua edo hegazti harrapariena. Familia osoa liluratuta geratuko zarete! Eta aterpetxea ere badu, gaua bertan igaro nahi izanez gero.

Sendaviva eta Nafarroako abentura-parkeei buruzko informazio gehiago
Saiaren ikuskizuna Sendaviva parkean

Bararki gara

Eta, esan bezala, ez alde egin lur hauetatik barazki-menestra, orburu samurrak edo kardua, borraja, zainzuriak eta piperrak, besteak beste, probatu gabe. Barazki zaporetsuak, maitasunez eginak nahi badituzu, proba itzazu hemen!

Gure barazkiei buruz jakin behar duzun guztia
Bararki gara

Gastroturismoa eta enoturismoa

Barazki paregabeen, ardo gozoen eta nortasun handiko olio baten lurraldean zaude.

Ausartu esperientzia hauekin, eta ezagut itzazu!

Emaitzarik gabe

Turismo activo para amantes del deporte

Eta orain, kontsulta itzazu Nafarroako Erriberak eskaintzen dizkizun plan guztiak:

Agenda de la Ribera navarra

Interesekoartikuluak

Deskubritu Nafarroako Erriberako kolore harrigarriak

Deskubritu Nafarroako Erriberako kolore harrigarriak

5 ideia Bardeaz udaberrian gozatzeko

5 ideia Bardeaz udaberrian gozatzeko

¿Quieres conocer todas las rutas en coche por Navarra?

Descúbrelas aquí