Nafarroako BTT guneak

Nafarroako BTT guneak

Erabateko askatasunaren sentsazioa bizi nahi duzu ingurune pribilegiatu batean eta bi gurpilen gainean?

Nafarroan, mendiko bizikleta modan dago.

Taldeka, bikoteka edo banaka... Izan ere, hemen aire zabaleko kirola egitea luxua eta bizioa da gurpilen gainean adrenalina hustu behar dutenentzat.

Ezagutu gure paisaiarik onenak gurpil gainean, haritzez eta pagoz osatutako oihan idilikoen, mendiko belardien, harkaitz txundigarrien, zereal-zelaien eta mahastien, basamortuen eta eskandaluzko amildegien artean, baita derrigor ikusi behar dituzun elementu kulturaletara hurbiltzen zaituzten ibilbide guztiak ere.

Bizikletentzako 3.000 km baino gehiago, maila guztietako ehunka bide seinaleztatutan banatuta eta eskualde osoan zehar sakabanatuta daudenak.

Nafarroako 17 kanpin zikloturismo-zentro bilakatu dira, denetarik baitute bizikletetarako: bizikletak konpondu, garbitu, zaindu, gorde eta zaintzeko tokiak; kanpin bakoitzak 9 ibilbide ditu (3 errepideko, 3 graveleko eta 3 MTBko) bai wikiloc, bai Komoot plataformetan deskarga daitezkeenak. Haien instalazioetatik abiatzen dira guztiak.

Jarraian deskribatuko dizkizugu:

¿QUÉ ES UN CENTRO BTT?
¿QUÉ ES UN CENTRO BTT?

¿QUÉ ES UN CENTRO BTT?

Un Centro BTT es un espacio de recepción y acogida al ciclista que cuenta con algunos de los siguientes servicios:

  • Mapas e información técnica de las rutas que parten del propio centro.
  • Zona de lavado
  • Zona de reparación o autorreparación.
  • Parking de bicicletas
  • Vestuarios, baños y duchas

¿Dónde se ubican los Centros BTT?

Tipos de rutas de los Centros BTT de los Campings de Navarra

  • Cada uno de estos campings cuenta con 9 rutas que salen de allí mismo (3 para bici de carretera, 3 para gravel y 3 para MTB).
  • Ruta cicloturista "Vuelta a Navarra": esta ruta recorre los 17 campings con 17 rutas por modalidad (carretera, gravel y MTB).
  • Rutas por zonas: rutas (para carretera, gravel y BTT) que unen los 17 campings, dividadas por las principales zonas turísticas.

 

¿QUÉ ES UN ESPACIO BTT?

Son espacios turísticos con las siguientes características:

  • Aglutinan más de 100 km de rutas señalizadas
  • Las rutas están balizadas con la misma y clasificadas por niveles.
  • Pueden contar o no con centros BTT

Espacios BTT en la zona de Baztan-Bidasoa

  • txirrindularia harri batetik jaisten

    Lesakako Bizibide gunea

    Pirinioetatik hurbil dago Lesaka herri ederra, eta BTT gune bat du: cross-countryko 2 ibilbide eta enduroko 3 ditu. 27-38 km bitartekoak dira guztiak, eta 1.000 metroko desnibela baino gehiago dute.

    Harrera-zentroa, kiroldegia eta hainbat zerbitzu ditu, hala nola doako aparkalekua, dutxak eta aldagelak, nork konponketak egiteko gunea, bizikletak garbitzeko gunea, bizikletak gordetzekoa eta spa. Paradisu bat bizikletazale guztientzat.

    Behar bezain ausarta zara hegal malkartsu hauetan aurrera egiteko?

    Lesakako Bizibide guneari buruzko informazio gehiago
  • Txirrindulari baserri baten aurretik pasatzen

    Centros BTT en los campings de Baztan-Bidasoa

Espacios BTT en el Pirineo navarro

  • Pareja en bici por Irati

    Irati BTT gunea

    Sentitu erabateko askatasuna ingurune pribilegiatu honetan. Gune honek 16 BTT pista eskaintzen ditu maila guztietarako.

    BTT ekimen hau Iratiko ibar guztien proiektu baten parte da: Zaraitzu eta Aezkoa Nafarroan eta Zuberoa eta Garazi bestaldean. Izan ere, zer dakite mendiko bizikletek mugei buruz? Helburua bizikletaz ibiltzea da, eta zenbat eta leku gehiagotan, orduan eta hobeki.

    Beraz, gozatu bizikletaz ibil ditzakezun kilometroez (400 pasatxo) eta ongi ezagutu Irati eta bere ingurua.

    Eta ez ahaztu harrera-zentroetan konponketa txikiak egin ditzakezula zure bizikletan, alokatu ere egin dezakezula bat behar baduzu, eta inguruari buruzko informazio guztia eskura izanen duzula. Hauek dira:

    • Irati-Abodi mendi gunea eta Iratiko etxeak, Zaraitzun

    • Arrazola, Aezkoan

    • Iratiko etxolak, Zuberoan.

    Irati BTT guneari buruzko informazio gehiago
  • Larra Belagua Bike

    Larra-Belagua Bike Erronkaribarko BTT espazioa da. 15 ibilbide ditu ibarreko 7 udalerrietan (Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki, Bidankoze eta Uztarroze) eta Larra-Belagua mendiguneko Erreserba Natural dotorean barrena.

    Kareharrizko arroken formazio zabalak –kontinenteko multzo karstiko zabalentzat jotzen dira– eta mendiko larre zabal-zabalak zein pinu beltzen baso bitxi-bitxiak ditu. Zinez paisaia ikusgarria osatzen dute pinu beltzek formazio harritsuen artean.

    Behar bezala seinaleztatuta daude ibilbideak, eta Wikiloc eta Trailforks aplikazioetan deskarga daitezke. Ia 300 km osatzen dute goi-mendiko bidezidor, baso eta paisaia ikusgarrietan barrena. Naturak erakarrita sentituko zara.

    • Ez du BTT zentrorik
    Larra-Belagua BTT espazioko 15 ibilbideak ezagutu nahi ditut
  • MTB Vidángoz Bidankoze

    Bidankozeko bidezidorretan 5 BTT ibilbide dituzu eskura, Erronkariko eremu hau zure erritmoan ezagutzeko.

    Desnibelek, distantziek eta gustu guztietarako zailtasunek Pirinioetan murgiltzea errazten dute, baita abelbide batean pedalei emateko aukera ere: Erronkariarren errege altxonbidea.

    Herriaren sarreran harrera-gunea aurkituko duzu, eta bertan, beharbada, eskalada-zaleak ere aurkituko dituzu, eskaladako materiala prestatzen.

    Kontsultatu ibilbideak eta aukeratu zurea
  • Hiru txirrindulari baso batetik jaisten

    Eremua, BTT eta Trail zirkuitua

    Beste zirkuitu polit bat, oihan artean, kasu honetan Esteribarren.

    Bizikletaz edo lasterka egin dezakezu. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, natura oparoa lagun izanen duzu 22 ibilbideetan eta 230 kilometroetan. Harrera zentroa Zubirin dago eta ibilbideen abiapuntuak Zubiri eta Eugi dira.

    Beraz, bidezidor berriak ezagutu, bizikletarekin bizkortasuna irabazi edo mendiko lasterketa baterako entrenatu nahi baduzu, Eremua leku ezin hobea da zuretzat.

    Begira zain dituzun ibilbide guztiak
  • Bi txirrindulari Santiago Bidean

    Centros BTT en los campings del Pirineo navarro

Lizarraldea BTT gunea

  • Group of cyclists in the mountains

    Espacio BTT Tierra Estella-Lizarraldea

    2.200 kilometro baino gehiago ditu, eta Penintsula osoko BTT gunerik zabalenetako bat da. Eta, ondorioz, maila guztietarako ibilbideak ditu: amateurrak, familiendakoak eta txirrindulari eskarmentudunendakoak.

    Bertako bideetatik Nafarroako paisaien dibertsitatea ikusten ahalko duzu, Urbasa-Andia parke naturala, errege altxonbideak, Donejakue bidea edo Vasco-Navarro trenbideko bide berdea.

    Eremu horretan, 7 harrera-zentro daude, zerbitzu anitzekin: dutxak, bizikletak konpontzeko tailer txikiak eta kitak, eta BTT guneari eta haren ibilbideei buruzko informazioa.

    BTTa gustatzen bazaizu, Lizarraldeak zure itxaropenak gaindituko ditu.

    Klikatu hemen gune honetako informazio gehiago izateko
  • Bakarrik bizikletaz mendian

    BTT eremuak Nafarroako kanpinetan

    Ezagutu Lizarrerriko mendi mitikoenetako bat, Montejurratik igarotzen diren 3 ibilbide seinaleztaturen bidez. 1.045 metroko garaiera duen tontor bakarti bat da. Haren profila inguruko bereizgarrienetako bat da, eta, horregatik, jendeak argazkitan harrapatu ohi du. Gainera, karlistaldietan balio estrategiko handia izan zuen.

    138 kilometrotan zehar, ametsetako bidezidorretatik, pasabide zailetatik, arteen arteko jaitsiera bortitzetatik eta zure teknika eta forma fisikoa proban jarriko duten igoera gogorretatik ibiliko zara.

    Mendigune ezin hobea da gozatzeko eta zure buruari desafio egiteko.

    Montejurra Bizi-ri buruzko informazio gehiago
  • Txirrindulariak Andiako mendilerroan

    Centros BTT en los campings de Tierra Estella

Espacios BTT en la Zona Media navarra: Olite y comarca

  • Bi txirrindulari eta herri bat atzean

    Erdi Aldea BTT gunea

    Bizikleta da Nafarroako erakargarritasun handiak ezagutzeko modurik onena, hala nola Erriberriko gaztelua, Uxue, San Martin Unx edo Gares.

    Bada, hori posible da gunean behar bezala seinaleztatutako 46 BTT ibilbideei esker, maila guztietarako. Horietako batek, perimetroko ibilbideak, Erdialde osoa zeharkatzen du, proiektuan parte hartzen duten herriak elkartuz 7 etapatan.

    Ez duzu jakinen nondik hasi.

    Ezagutu Erdialdea zure BTTan
  • Mahasti artean txirrindularia

    Centros BTT en los campings de la Zona Media navarra: Olite y comarca

Espacios BTT en la zona de Plazaola, Sakana y Ultzama

Espacios BTT en la zona de Pamplona y comarca

Espacios BTT en la zona de la Ribera

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko beste ibilbide batzuk Bikoiztu 3

Bizikleta gustatzen bazaizu, jakizu Nafarroa primerako lekua dela pedalei eraginez ezagutzeko; izan ere, anitz aukera daude txirrindulari mota guztientzat.

Orri honetan, informazio ugari duzu: aukera horien azalpena, BTTko gidari profesionalekin egiteko planak, ibilbideak kalkulatzeko tresna eta baita gurpil zulatu bat konpontzeko modua ere.

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko informazio guztia