2022.09.20

10 plan bereziki original udazken ikusgarri bat igarotzeko Nafarroan

Nafarroa udazken kolorez janzten da urtaro honetan, bisitarien gozamenerako. Bisitatu Nafarroa udazkenean, urtaro izugarri polita baita, eta gozatu urtaro horretan egiten diren jarduerez.

Blog

Nafarroa da, segur aski, estatuko helmuga turistiko erakargarrienetako bat udazkenean. Pirinioetan, nagusi dira batez ere haritzak, pagoak, gaztainondoak eta izeiak, eta haien gama kromatikoa ikusgarria da. Udazkenean, paisaia zoragarriez gain, tenperaturak oso atseginak dira. Jarraian, plan berezi batzuk aurkezten dizkizugu, esperientzia originalak bizi ditzazun edertasun iragankorreko paraje zoragarri horietan.

Hayedo

1. “Escape forest” Erronkarin

Ihes egiteko jokoak eta natura gogokoak badituzu, izugarri gustatuko zaizu “Escape forest Erronkarin” original hau. Pirinioetako ibar enblematiko bat ezagutuko duzu modu dibertigarrian, adimen jokoen eta enigmen bidez; basotik atera beharko duzu, zure ardi txakurra aurkitu eta Erronkariko artzaintzaren transhumantzia tradizionala prestatu. Jokoa Belaguan egiten da, Bagomalta baso zoragarrian, Belaguan. Udazkenean eder-ederra egoten da, eta agian ez duzu gogorik izanen bertatik ihes egiteko.

Escape forest, actividad en el bosque en Belagua

2. Dastaketa eta koktelgintza elorri beltzen artean

Ba al dakizu zein den Nafarroako likorerik tradizionalena? Bai, horixe! Patxarana. Eta argi al duzu nola egiten den? Zoco destilategian, Deikazteluko Vega del Pozo Kondesaren jauregian, bisita gidatua duzu ikasteko Nafarroako likore ospetsu hori nola prestatzen den. Hasteko, elorri beltzen laborantza ezagutuko duzu; zuhaixka horrek basaranak ematen ditu, kolore beltz urdinxkako baiak, zeinek kolorea, aroma eta zapore bitxia ematen baitiote patxaranari. Gero, upategian dastaketa tailer batean parte hartuko duzu. Eta, amaitzeko, esperientzia borobiltzeko, koktelgintzako tailer batera joanen zara. Bertan, sekretuak kontatuko dizkizute koktel onenak prestatzeko patxaranarekin eta, horri esker, etxekoak harritzeko.

Taller de coctelería y cata en Destilería Zoco

3. Asto gainean paseatzea Plazaola bide berdean

Zer iruditzen zaizu plan bat egitea familian? Zuen haurrek primeran pasako dute asto gainean. Proposatzen dizugu asto gainean paseatzea Plazaola bide berdean. Pozik ibiliko zarete astoak laztantzen, orrazten, gidatzeneta haiekin batera paseoan.

Astotrek enpresak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: 2 orduko ibilbideak egitea, bizpahiru egunez ibiltzea Nafarroako Plazaolako bide berdearen tarte ederrenetatik, Gipuzkoako mugatik Latasako geltokiraino, eta astotxo baten laguntza izatea landetxe batean ostatua hartu baduzue. Enpresako gidariek ongi ezagutzen dituzte hango bazterrak; beraz, hoberena haiekin hitz egitea da, ingurune zoragarri horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Paseo en burro por la Vía Verde del Plazaola

4. Abeletxe ekologiko bat ezagutzea

Jende askok ezagutzen ez badu ere, behorrak haztea ohiko jarduera izan da Nafarroan, eta oraindik ere bada. Etxauriko Sarbil abeletxe ekologikoan azaltzen dute nola mantentzen duten bertako zaldi arraza babestu bat: “Nafarroako pottoka”. Animaliak larrean ikusteaz eta abeletxearen balioak ezagutzeaz gain, jaki tipikoak dastatzeko aukera izanen duzu artzain borda tradizional batean.

Visita guiada a la ganadería ecológica Sarbil de Echauri, Navarra

5. Baserri eskola batean ikastea

Larraiozko Xuberoa baserri eskolan, familia osoa gonbidatzen dute ingurumenaren gaineko hezkuntza  esperientzia bat bizitzera. Asko ikasiko duzu bertako animaliei buruz: elikadura, zainketak, bitxikeriak... Zenbait lantegi eginen dituzue: okintza, erlezaintza, sendabelargintza... eta artzaintza erakusketa bat ere ikusiko duzue zuzenean, Lur txakur eme nekaezinari esker.

Niño con un ternero en una visita a ganadería Xuberoa

6. Kaikuen artisau baten tailerra bisitatzea

Norbaitek kaiku bat ikusten duen lehen aldian, harritu egin ohi da ontziaren formagatik. Urkizko pitxer zabala da, ardatz zeiharra duena. Kaikua agian ez da oso ospetsua, baina barne hartzen duena bai: gaztanbera, Nafarroako esne postre tradizionala, ezti eta intxaurrekin jan ohi dena.

Garai batean, nahiko zaila zen metalezko eltzeak lortzea mendiko bordetan. Horregatik, kaikua ezinbesteko elementu bihurtu zen ardi esnea egosteko eta ohiko gaztanberak prestatzeko. Posible al da zurezko pitxer batean esnea egostea? Bai, posible da teknika honekin: harriak sutan jarri, eta, bero-bero daudenean, esnez betetako ontziaren barruan sartu. Prozesu horrek ematen dio zapore ketu bereizgarria gaztanbera tradizionalari.

Ion Dufurrenaren artisau tailerrean, Erratzun, ikasiko duzu nola egiten diren ontzi tradizional horiek. Gainera, kaiku bat erosi ahalko duzu, zure etxea ederki dekoratzeko! Eta, hurbil zaudenez, Baztan edo Ultzamako gaztanbera tradizionala probatu behar duzu, haren zaporeaz eta tokiko paisaiez gozatzeko.

Artesano fabricando un kaiku

7. Boilurraren inguruko esperientzia esklusibo bat bizitzea

¿Sabías que en la localidad de Metauten, a los pies de la sierra de Lokiz y muy cerca de Estella-Lizarra, se produce trufa de manera natural? Por eso, el Museo de la trufa es el lugar perfecto para conocer este producto tan apreciado en la alta gastronomía. Ofrecen una experiencia premium donde tendrás la oportunidad de aprender cómo crecen y cómo se encuentran estas joyas gastronómicas gracias a la sorprendente exhibición de un perro trufero. Uno de los mejores momentos llega con la degustación de la trufa y productos gourmet elaborados con este ingrediente tan especial, acompañados de vino o cerveza artesana. Si te quedas con ganas de más experiencias gastronómicas, Navarra cuenta con multitud de opciones ¡que te dejarán con el mejor sabor de boca! 

 

Ba al dakizu Metautenen, Lokiz mendilerroaren oinetan eta Lizarratik oso hurbil, boilurra modu naturalean sortzen dela? Horregatik, Boilurraren museoa leku ezin hobea da goi-mailako gastronomian hain estimatua den produktu hori ezagutzeko. Esperientzia esklusibo bat eskaintzen du, non bitxi gastronomiko horiek nola hazten diren eta nola dauden ikasteko aukera duzun, boilur txakur baten erakusketa harrigarriari esker. Boilurra eta osagai berezi horrekin egindako gourmet produktuak dastatuko dituzu, baita ardo edo artisau garagardoa ere. Esperientzia gastronomiko gehiago nahi badituzu, Nafarroak aukera ugari ditu, bikainak denak ere!

trufa en Metauten Navarra encontrada por perro trufero

8. Karlismoaren historia ezagutzea

Nafarroako herri bat “Espainiako beste hiriburua” izan zen? Ba, bai. Horixe. Karlismoa mugimendu politiko tradizionalista izan zen; XIX. mendearen lehen erdian hasi zen eta garrantzi handia izan zuen Nafarroako historian. Izan ere, Lizarra hiriburu karlista izan zen 1835ean, Karlos V.ak herri horretan gortea eratu zuenean. Donejakue bideko herri horretan, Gobernadorearen jauregian zehazki, Karlismoaren museoa dago, balio historiko handiko piezak biltzen dituena. Historia gustatzen bazaizu, egin doako bisita gidatua eta miretsi geletako margoak, uniformeak, txanponak, argazkiak eta dokumentuak, garrantzi historiko handia baitute. Bukatzen duzunean, deskubritu hiriko elizak eta jauregiak; izan ere, “iparraldeko Toledo” deitzen diote monumentu-, kultura- eta arte-ondare garrantzitsuagatik.

Museo del Carlismo en Estella, Navarra

9. Piper erreez gozatzea

Udazkenean Garesera, Lodosara, Mendabiara, San Adrianera edo Erdialdeko, Estellerriko edo Erriberako herri askotara joaten bazara, piper errea usainduko duzu eta ahoan haien zaporea sentitu nahiko duzu. Ezbairik gabe Nafarroako gastronomiako produktu nagusietako baten denboraldia da: Lodosako pikillo piperra. Herri horren izena badu ere, beste herri askotan hazi eta prestatzen da, eta Nafarroa jatorri deitura aitortua du.

Produktu hori (eta Nafarroako baratzean oso ezagunak diren beste batzuk ere, hala nola zainzuriak eta orburuak) ezagutzeko modu original bat da San Adriango "La Fábrica Vieja" Kontserbaren museoa bisitatzea. Barazkien kontserba oso tradizio nafarra da, bai etxeetan, bai Estellerriko Erriberako enpresa ugarietan. Museo hori El Navarrico fabrika zaharrean dago, eta herriko kontserbaren historia erakusten du. Aprobetxatu zure bisita eta eraman itzazu etxera Nafarroako produkturik onenak. Hilabete batzuk barru gozatu ahalko dituzu, eta, horrela, gure lurreko zapore ederrak gogoratu ahalko dituzu.

pimiento del Piquillo en conserva

10. Bardeko ilunabarrez gozatzea

Opakarofilia daukazu? Hala bada, lur hauetan dugun ilunabarrik ederrena duzu hor. Ilunabarrak maite badituzu, Errege Bardea basamortuan une magiko bat biziko duzu.

Bardeetako Giden Konpainiak 4x4ko esperientzia eskaintzen du natura ingurune berezi horretako lekurik enblematikoenak bisitatzeko eguneko unerik berezienetako batean. UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen. Enpresak lurreko teleskopioak eta prismatikoak jartzen ditu bezeroen eskura. Eta, batez ere, laguntza zerbitzu espezializatuari esker, ingurune ikusgarri horri buruzko guztia ezagutuko duzu.

turistas disfrutando del atardecer en las Bardenas, Navarra

10 iradokizun hauez gain Nafarroan proposamen gehiago ezagutzeko gogorik baduzu, begiratu planen atala ehunka jarduera aurkitzeko eta udazken honetan leku zoragarrietan ederki pasatzeko.

Tag-en hodeia: