2023.01.18

4 PLAN EKO-GASTRONOMIKO OSASUNGARRI NAFARROAN DASTATZEKO...

Ekologiak, gastronomiak, naturak eta jatortasunak erakartzen bazaituzte, kontuan hartu zaporez beteriko esperientzia hauek, beren produktuekiko grina duten ekoizleen eskutik. Eztia, gazta, garagardoa eta sagardoa dastatuko duzu, eta pasta eskuz egiteko aukera ere izango duzu! Animatuko? Seguru denak gozatu nahi dituzula.

Blog

EZTI-DASTATZE HONEK ADI-ADI JARRIKO DIZKIZU ZENTZUMEN GUZTIAK

Ikusi duzu inoiz bertatik bertara nola egiten duten eztia erleek? Bada, Erlanki-ko Mikelek eta Haizeak erakutsiko dizute. Bi erlezain horiek 2015ean ekin zioten bideari, eta, gaur egun, 160 erlauntz baino gehiago kudeatzen dituzte Nafarroako 5 erlategitan.

Erlauntz bateko bi koadro oso erakutsiko dizkizute. Beirazko kutxa batean daude, arriskurik gabe ikus ditzazun. Ondoren, erlategi bat bisitatuko duzu, eta eztia dastatzeko jolas dibertigarri batean parte hartuko duzu. Ezaugarri eta zaporeak aztertu, eta zer landaretatik datozen asmatu beharko duzu. Eta esperientzia gozo hau luzatu nahi baduzu, joan dendara eta eraman etxera ezti ekologiko zoragarri horren potoren bat.

Primer plano del apicultor con las abejas

Oso gertu, Igantzi eta Arantza herrien artean, San Joan Xarreko Erreserba Naturala dago. 1987an izendatu zuten Erreserba Naturala toki eder hau, penintsulako xarma-baso autoktono bakarra duelako. Gogoan izan, beraz, ibilaldi atsegina egin nahi baduzu!

Eta plan hauek gosetu egingo zaituztelakoan, une egokia izan daiteke txuleta zaporetsuak, babarrun gorriak, ahatea saltsa gozoekin edo esnezko postre gozoak dastatzeko Berako jatetxeetan. Hegoalderantz jotzen baduzu, Bertizko Jaurerria helmuga, etxeko otorduak ematen dituzten jatetxeetako batean gelditu zaitezke, hala nola Doneztebeko Santamarian. Donamariako Benta ere aukera dezakezu, klasiko bat, belardi eta mendi artean, garaian garaiko produktuekin egindako plater gozoak eskaintzen dituena.

4 chuletones en una brasa

SAGARDO EKOLOGIKOA ETA 0 KM-KO MENUA NAHI ULTZAMAKO ETXALDE BATEAN?

Baietz erantzun baduzu, Olkotzera jo behar duzu. Izan ere, Ultzama bailara berdearen barren-barrenean dagoen herrixka eder horretan sagardo ekologikoa ekoizten dute. Hementxe: Sagardiko Etxea. Han bizi den familiak bere sagarrak lantzen ditu eta zukua eta sagardoa egiten ditu haiekin. Bi zati ditu nekazaritza-turismoko etxe berezi horretarako bisitak. Lehenak sagarrondoak bisitatzera eramango zaitu. Bigarrenaren eskutik, aldiz, hiru sagardoren eta hiru zukuren dastatze organoleptikoa egingo duzu, edari txinpartatsu honen propietate guztiez goza dezazun zure zentzumenekin.

Un montón de manzanas rojas y amarillas

Jardueraren osagarri, Orgiko basoan ibilaldi lasaia egin dezakezu. Balio ekologiko handiko naturgunea da, Nafarroan dagoen harizti heze bakarra baita. Bertan, ehun urtetik gorako haritzak topatuko dituzu, eta udaberrian eta udazkenean daude goieneko unean Hainbat bidexka daude han, oso irisgarriak, itsuek edo gurpil-aulkian mugitzen direnek ere egin ditzaketenak. 2 eta10 kilometro bitartekoak dira.

Geratu inguruan bazkaltzeko. Erreserbatu mahaia Ultzama baserri-eskolan, non betiko gastronomiaz eta zero kilometroko jakiez gozatu ahalko baituzu. Eta gogoratu erreserba denboraz egitea! Horrela, tokiko ekoizleekin hitz egin, eta menu gozoa eta jasangarri-jasangarria prestatu ahal izango dizute.

Primer plano de una cabritilla de la granja-escuela Ultzama

DASTATU GAZTA, GARAGARDOA ETA PIZZA EKOLOGIKOA URBASA-ANDIAREN OINETAN

Gazta, garagardoa eta natura maite badituzu, ezin duzu plan hau pasatzen utzi. Iturgoienen, Gesalazko bailaran, mendiko paisaia eder-ederrean, artzainak eta Axuribeltz ardi-gaztaren egileak dituzu zain. Bisitatu gaztandegia, ezagutu jaki zaporetsu hori egiteko prozesua eta bisitatu artaldea. Ardiak abeltegian edo mendian egongo dira, urtaroaren arabera.

Miriam Otxotorena, la pastora, con sus ovejas

Eta leku ezkutu honetan zaudenez, Ubagua ibaiaren arroilara txangoa egitea proposatzen dizugu. Bidexka eder batek iturbururaino eramango zaitu, ibai ondoan. Bideak Lezaunera ere eramaten du, eta bi zubi tibetar zeharkatu behar dira. Argazki pila bat egiteko une bikaina.  

Eta ahosabaia zaintzen jarraitu nahi baduzu, garagardoaren txanda da orain! Elkeak, hots, nekazaritza ekologiko, arduratsu eta jasangarri baten alde egiten duen proiektuak, “Zirkulu osoko garagardo-proiektua” plana eskaintzen dizu: bisita gidatu mikrogaragardotegira, Bakedaon, ibilaldia Garagardoak lursailean, Urederran (garia, lupulua eta fruta-arbolak daude), eta, azkenik, ezin bestela, beren garagardo ekologikoen 4 moten dastatzea. Berezko lehengaiekin eginak daude (Pale Ale, Red Ale, Garia eta Irish stout), eta inguruko produktu tipikoekin uztartzen dituzte.

Oso gertu, Eraulen, eguna amaitzeko, Lazkuako begiratokia bisita dezakezu. Kareharrizko pareta batean ebakitako balkoi bat da. Eta ez geratu gosez, artisau-pizzeria berezi bat aurkituko baituzu herrian bertan: La Panpinela. Osagai ekologiko eta hurbilekoak eta dagoen egur-labe handia dira pizza gozo-gozo horien sekretua (Aste Santutik urriaren 12ra bitartean irekitzen da).

Conos de lúpulo de cebada

PASTA EKOLOGIKOA EGITERA AUSARTZEN ZARA?

Oso urriak dira pasta eskuz egiten duten enpresa nazionalak, baina hemen, zorionez, Pasta Martinelli enpresa gazte eta dinamikoa dugu, Beriainen (Iruñetik 10 bat kilometrora). Elikadura osasungarria dute xede, pasta gozoa oinarri!

Tokiko produktuak, ekologikoak eta jasangarriak erabiltzen dituzte, eta beren espezialitateak filosofia berarekin lantzen dituzte. Doan bisitatu daiteke fabrika, eta pasta ekologikoa egiteko eta prestatzeko prozesua ezagutuko duzu, pizza-oinarriak eskuz nola egiten dituzten ikusiko duzu, eta zu zeu egiten ere saiatu ahal izango zara, ausartzen bazara... Dibertsioa bermatuta!

Distintos tipos de pasta de colores

Handik 4 kilometrora, ibilbide autogidatu bat egin dezakezu esperientziaren osagarri: Noaingo Zentzumen Parkea. 25.000 m² ditu, bost lorategitan, hots, bost zentzumenetan banatuta: lorategi ingelesa, frantsesa, japoniarra, mediterraneoa eta lorategi jangarria. Bisitatu urmaela, begiratokia, usaindu, begiratu... Aukera bikaina da familiarekin bidaiatzen baduzu, baina aukera ona da, halaber, erlaxatu nahi baduzu ikusmenari ekialdeko paisaia batekin atsegin ematen diozun eta zentzumenen gozamenerako ibilalditxo bat egiten duzun bitartean.

Plan ekologiko hau amaitzeko, hantxe geldi zaitezke pixka bat, Lorenea kafetegi ekologikoan. Izugarri gustatuko zaizu bere diseinu bioklimatikoa, % 100 jasangarria, eta garagardo, ardo eta pintxo ekologikoak izango dituzu gozagarri.

Imagen aérea del Parque de los Sentidos de Noáin

Tag-en hodeia: