2022.04.05

NAFARROAKO 5 OIHAN HARRIGARRI, UDABERRIAN ESNATZEN DIRENAK

Neguko elurrak kendu egiten dira, eta paleta berdeak Nafarroako oihanak estaltzen ditu, mendi-ibiliez gozatzera gonbidatuz.

Blog

Elurrak mendiri gorenetara ezkutatzen dira eta Nafarroako mendietako oihanak neguko loalditik esnatzen hasten dira, udaberriko kolore-paleta ikaragarriari bide emateko, mendi-ibiliez eta naturako jarduerez gozatzera gonbidatuz. Gaurkoan, bisitagai diren eta udaberrian edertasun berezia duten oihan anitzeko zenbait aukeratu ditugu. 

Selva de Irati. Primavera

IRATIKO OIHANA

Nafarroako oihanen buru, erakarmen berebizikoa du naturaz gozatu nahi duen ororendako. Pagadi-izeidi handi horrek alde oso desberdina du larrazkenean eta udaberrian. Kolore nabarrek berde biziei bide ematen dite eta pagoen artean iragazten den eguzkiaren argia magikoki islatzen da oihanean.

17.000 hektarea oihan, enpo egiteko aski. Entzun al duzu inoiz okilik? Hemen aurkituko dituzu beste espezie autoktono askoren ondoan. Iratiko Oihanera Aezkoan edo Zaraitzun barna sar zaitezke. Bi bide horiek Europako oihan handienetako eta hobekien kontserbatuetako batera eramaten gaituzte.

EUGIKO ARMA-FABRIKA KINTON

KINTOKO OIHANA ETA EUGIKO ARMA-FABRIKA

Pagadi ezagunenak, agian, Iratikoak dira, baina ez dira Nafarroako bakarrak. Kintoko oihan hostotsuan ere argia modu magikoan zintzilikatzen da udaberrian. Eta, magia hori handitzeko, leku horretan zegoen arma-fabrika zaharraren aurriak bisitatzea gomendatzen dizugu. Oihana tokia bereganatuz joan da, bertako arkuak eta eraikinak mantu berde batekin okupatuz eta inguruari harrapatzen duen itxura misteriotsua emanez.

Jauntsarasko haritzak

JAUNTSARASKO MILAKA URTEKO HARITZAK

Pagoak magikoak badira, zer esan dezakegu haritzei buruz? Basaburuan milaka urteko haritzak aurkituko dituzue. Familian arazorik gabe egin daitekeen bide erraz batean, denboraren joanaren lekuko izan diren zuhaitz zahar hauek ikusten ahalko dituzue, natura esnatzeaz gozatzen ahalko duzue eta beren forma bitxiekin liluratu.

Leitzalarreko oihana

LEITZALARREKO OIHANA

Leitza inguruan, oihan horrek Izaieta izeneko izeidia gordetzen du, Monumentu Natural gisa babestua. Dagoeneko ikusten duzu Nafarroan ez daudela harrizko monumentuak bakarrik, baina lur osoan sakabanatutako monumentu megalitikoek erakusten digute gizakiak inguru horretan duen presentzia antzinakoa dela. Oihana gutxi eraldatutako ingurunea da, bereizia eta bitxia. Panel batzuk ikusiko dituzu eta horien bidez hobeki ulertuko duzu ingurune naturala eta eremu hori abeltzaintzarako eta oihan-aprobetxamendurako modu jasangarrian nola ustiatu den, baina baita meatzaritza edo burdinola zaharrak ere, horien aztarnak aurkituko baitituzu. Izeidia baino pixka bat lehenago atseden har dezakezue jolas-eremu polit batean, informazio gehiago duten mahaiak eta panelak dituena.

BERTIZKO JAURERRIA

Bertiz oihan bat baino askoz gehiago da, edo, agian, bat baino gehiago dira. Nafarroan aitortutako lehen Parke Naturala da, eta, bere bioaniztasunagatik, toki bakoitzean alderdi desberdinak dituen bitxia da: ametsetako pagadiak, sekuoia oihana, lorategi botanikoa eta paseatzeko eta naturaz gozatzeko kilometroak.

Tag-en hodeia: