2022.12.14

5 plan erromantiko Nafarroan negu honetarako

Gogoan hartu ideia hauek, eta utzi zure bikotekidea aho zabalik ihesaldi erromantiko batekin!

Blog

Iritsi da hotza jadanik, eta, harekin batera, etxetik atera eta errutinatik leku idiliko batera alde egiteko aukera, oroimenean geratzen diren esperientziak bizitzeko. Eta ihesaldi ahaztezin horretarako, Nafarroa da zure helmuga!

Lurralde honek hamaika aukera eskaintzen dizkizu neguan zure alderdirik erromantikoena azaleratzeko. Paisaia zuriak gozatu, hotzari aurre egiteko moduko gastronomia dastatu, esperientzia paregabeak bizi, hala nola ardoaren kulturan erabat murgildu eta ur sendagarrien fereka sentitu, horiek guztiak eta gehiago dituzu aukera. Eta, eguna amaitzeko, ostatu hartu duzun landa-etxeko sutondoa piztu eta etzan gozo-gozo sofan hain berezia den pertsona horren ondoan, suaren epeltasuna sentitu eta sugarren dantzari so erlaxatzen zareten bitartean, egurra txinpartaka ari dela.

​​​​​​​

begagua nevado

Aiton-amonak, ahizpak edo arrebak, benetako lagunak... Jo ezazu ahal duzuengana zure umeak uzteko, izan ere, sinetsi ala ez, zu gabe ere bizirauten dute. Eman apeta zure buruari, behar-beharrezkoa baita! Seme-alabarik ez baduzu ere, beren horretan jarraitzen dute aurkezten dizkizugun proposamen hauek.

Imajinatu baso elurtu batean edo Pirinioetako bidezidor zoragarri batean paseatzen, edo Iruñeko kale girotsuetan pintxoak hartu eta eguna antzoki batean amaitzen, edo Lizarrako done Jakueren bideko kaleetan edo Tuterako alde zaharrekoetan noraezean ibiltzen. Eta zer iruditzen eguna Michelin izardun jatetxe batean afaltzen edo Erdi Aroko herri batean galdutako edo mendiko paisaia zoragarri bati begira dagoen hotel esklusibo batean atseden hartzen amaitzea?

Bada, ez da ipuin bat, Nafarroan errealitatea fikzioaren gainetik dago eta ;-)​​​​​​​

Montes nevados

1. ZUEN BURUARI AMAIN EGITEKO IBILALDI IDILIKOAK

Ikus-ikusgarria da Nafarroa. Zuen maitasuna betikotu ahal izateko hamaika bazter aurkituko dituzu hemengo paisaia askotarikoetan. Gainera, elurra jadanik hasi da iparraldeko mendiak estaltzen. Ba al dago Nafarroako landa-etxe batean sutondo baten goxotasunean amaitutako elurretako egun bat baino erromantikoagorik? Ekintzako bikote bat bazarete, aho-zapore ona utziko dizuen jarduera hau duzue eskura, jende guztiarentzat egokia: ibilaldiak elur-erraketetan.

Eta erraketekin ausartzen ez bazarete, edertasunez beteriko txoko ugari ditu Nafarroak. Ezagutu zure bikotekidearekin bidezidor dotoreak, hala nola Belaguako Mata de Haya, lamiak bizi ziren ur gardeneko ur-jauziak, hala nola Xorroxin. Arao bat ere egin ahalko duzu Zugarramurdiko leizearen inguru paregabean, zuen maitasuna betierekoa izan dadin… Zure bikotekidearekin bizitzeko esperientzia ezin hobeak izateaz gain, ziur gaude zuen Instagramen harro erakusteko moduko argazkiak egiteko tokiak aurkituko dituzuela. Bidenabar esanda, gogoratu menzionatzea @visitnavarra, zuen argazki ederrak

gente andando con raquetas de nieve

2. KULTURA ETA GASTRONOMIA: UZTARTZE EZIN HOBEA

Negua iritsita, hiriko planak aukera erakargarrienetako bat dira. Iruña, Tutera edo Lizarra, besteak beste, ezagutzeko ihesaldia antolatzea ideia ezin hobea da garai honetarako, leku horiek are politagoak egiten dituen Gabonetako giroaz gozatuko baituzue.

Iruñean, gaztaina erreen usainak kaleak hartzen ditu. Eta hiriburuko kafetegi eta gozotegi jatorrenetan, txokolate beroaren usaina betiko gozokienarekin nahasten da. Janari "gaziak” nahiago badituzue, gorde egun bat Alde Zaharretik pintxoz pintxo joateko. Gainera, hirietako sekretuak ezagutzea atsegin baduzue, antolatzen diren bisita gidatu ugarietako batean izena eman dezakezue. Eta, arratsaldean, Nafarroako parke erromantikoenetako batean paseatzea baino hoberik ez dago: Taconera.

Tuteran, ez utzi katedral ikusgarria bisitatu gabe, ez eta hiru kultura elkarrekin bakean bizi izan ziren kaleen bilbaduran noraezean ibili gabe ere. Eta, jakina, ez joan bertako baratze pribilegiatua dastatu gabe. Izan ere, tentazio uxaezina izango da zuretzat eta zure bikotekidearentzat Tuterako jatetxe entzutetsuetan neguko barazkiez gozatzea.

Kultur ondarea maite baduzue, aldiz, Lizarra bisitatu behar duzue ezinbestean. Donejakue bidearen arrimuan jaio zen hiria. San Pedro auzoa izugarri gustatuko zaizue. Monumentu zibilak, elizak, museoak, kafetegiak, jatetxeak eta erromesek zeharkatzen duten toki guztietan uzten duten giro berezi hori.

Eta, eguna amaitzeko, egiozu gorazarre zure buruari afari gozo batekin. Jatetxe berezi bat aukeratu nahi baduzue, ausart zaitezte Michelin izardun batekin (El Molino de Urdaniz, Rodero, Europa edo La Biblioteca), edota aukeratu Restaurantes del Reyno elkartekoren bat. Gau ahaztezin batez gozatuko duzue edozein aukeratuta ere, zaporeak, irribarreak, elkarrizketa eta begiradak partekatuz.​​​​​​​

pinchos en un bar

En Tudela, no dejéis de visitar su impresionante catedral y de callejear por el entramado de sus calles en las que convivieron en paz tres culturas. Y, por supuesto, no os vayáis sin catar su huerta privilegiada. Deleitarse con las verduras de invierno en los prestigiosos restaurantes de Tudela es una tentación que ni tú ni tu pareja debéis dejar pasar.

Si sois amantes del patrimonio cultural, vuestra elección perfecta será visitar Estella-Lizarra. Ciudad nacida al calor del Camino de Santiago, su barrio de San Pedro seguro que os encanta. Monumentos civiles, iglesias, museos, cafeterías, restaurantes y ese ambiente tan peculiar que aportan los peregrinos allá por donde pasan.

Y para cerrar la jornada, toca darse un homenaje con una gran cena. Si queréis elegir un restaurante especial, lanzaos a probar un estrella Michelin como El Molino de Urdaniz, Rodero, Europa o La Biblioteca, o escoger entre los excelentes Restaurantes del Reyno. Seguro que todos ellos os harán disfrutar de una velada inolvidable compartiendo sabores, sonrisas, conversación y miradas.

Vista de la catedral de Tudela

3. MILA AUKERA ZEUEI TOPA EGITEKO!

Nafarroan, mahasti ederrak eta upategi nobleak aurki ditzakezue eskualde askotan. Ardo ona gustuko baduzue, bete-betan asmatuko duzue turismo enologikoko ihesaldi bat antolatzen baduzue. Bestelako zaporeak ezagutu nahi badituzue, ibilaldi bat egin dezakezue hainbat upategitan zehar, eta dastaketetan eta esperientzia gidatuetan parte hartu. Adibidez, Bodegas Otazu upategiak aukera ematen dizu bi lagunentzako dastatze esklusiboa egiteko, xarma handiko toki batean.

Esperientzia paregabeak eskaintzen dituzten upategiak ere aukera ditzakezue, baita egonaldi oso bat egin ere: dastatze itsuak 6 erronkarekin, mahastietan barna buggyz, 4x4z edo e-scooterrez, ardoak pintxoekin, gaztarekin edo patxaranarekin, hiriko alde zaharrera bisita gidatua eginez hasten diren dastaketak edo bertan bazkalduz edo gaua emanez amaitzen dutenak. Horren adibide da Pago de Cirsus upategia; gaztelu-hotela du ostatu hartzeko, eta kalitate handiko sukaldaritza eskaintzen du jatetxean.​​​​​​​

Sala con barricas en bodegas Otazu

4. BIKOTEKIDEAREKIN KONEKTATZEKO OSTATUAK

Nafarroan, gustu guztietarako pentsatutako ostatu-eskaintza zabala duzu. Adibidez, Heredad Beragu “Adults Only” hotela iradokitzen dizugu, Erdi Aroko Galipentzu herri ederrean, edo Arantza Hotela, mendi erdian ezkutatutako bitxi bat (hango logelek naturarekin batuko zaituzten leihate erraldoiak dituzte, eta spa pribatuak zure bikotekidearekin baino ez gozatzeko aukera ematen dizu, erreserbatuz gero).

Iruñean ere aukera interesgarriak aurkituko dituzu, hala nola Pamplona Catedral, harresien ondoan, Gran Hotel la Perla mitikoa edo Hotel Pompaelo, spa duena, hiriaren erdi-erdian, Udaletxe plazan, hots, sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa jaurtitzen den plazan bertan. Burbuilen ideia gustatu bazaizu, beste spa batzuk ere dituzu aukera: El Toro Hotel & Spa, Hotel Castillo de Gorraiz & Spa eta Alma Pamplona.

Hiritik deskonektatu eta benetan desberdina den zerbaiten bila bazabiltza, ez galdu Nafarroako ostatu bereziei buruzko artikulua, non aukera original-originalak aurkituko baitituzu.

Pareja en albornoz mirando por la ventana detrás de la bañera

5. GORPUTZA ETA ARIMA MIMATZEKO BAINUETXEAK

Eta zure bikotekidea lasaitasun- eta deskonexio-ihesaldi batekin harritu nahi baduzu, erreparatu gure bi bainuetxeei: Fitero eta Elgorriaga. Lehena ehun urtetik gorako bainuetxe bat da, Nafarroako hegoaldean, Tuteratik eta Errege Bardeako basamortutik oso hurbil, eta bigarrena, hotel moderno bat, larrez eta baserriz inguratuta, Baztan ibarretik oso gertu.

Ur termalez gozatzeaz gain, Fiterok badu monasteriogune berezi bat, aho zabalik utziko zaituztena. Halaber, ez galdu Roscas deiturikoaren eraketa geologiko bitxira daraman bide naturala.

Elgorriagako bainuetxean, bestetik, grabitaterik eza sentitu ahal izango duzu flotariumean, Europako ur gazienetako batzuk baitira hangoak; horrez gain, ibilaldi ederrak egin ditzakezue inguruan. Ohikoenetako bat zanpantzarrak Ituren eta Zubieta artean egiten duena da, hots, inguru horretako landa-inauterietako protagonistek. Mikologia gustatzen bazaizue, aldiz, seguru esperientzia ahaztezina izango dela Elgorriagako ur bero eta gaziez gozatzea eta basoetan barna paseatzea perretxiko eta onddo bila.

Piscina de un balneario

Tag-en hodeia: