2022.11.09

Ezagutu Portupekolezeko arkua Urbasa-Andia parke naturalean

Hona hemen ibilbidearen xehetasun guztiak, naturgune horretako txoko harrigarri batera iristeko.

Blog

Urbasa eta Andia mendiak Nafarroako mendebaldean daude, eta balio handia dute geologia, biologia eta paisaiaren aldetik. Pago-baso eta larre-eremu zabal bereizgarriak dituzte, eta oso ezagunak dira gailurren orografia eta hango pendizetatik dauden bista ikusgarriak.

paisaje rocoso sierra urbasa andía

Deigarria da espazio hain zabal batean lurrazaleko ibairik ez egotea. Izan ere, eremu karstikoa da, hau da, duela milioika urte itsasoak estaltzen zuen eremua eta garai hartako izaki bizidunen hondakinak kareharrizko harri bihurtu ziren.

Horregatik, parkean lurpeko ur asko dago, eta leize, haitzulo eta dolina ugari sortu dira.

PORTUPEKOLEZEKO ARKUAREN IBILBIDEA

Portupekolezeko arkurainoko ibilbidea Lizarragako Bentaren ondoko aparkalekutik abiatzen da, igoeran Lizarragako mendatea pasatu bezain pronto.

Bentaren ezkerraldeko pista hartuko dugu. Metro batzuk egin ondoren, pistatik irten eta eskuinaldeko bidea hartuko dugu, borda baten ondoan, mendi-gailurrerantz. Kontuan izan behar da bide hori ez dagoela markatuta, baina intuizioak esanen digu hori hartu behar dugula, gailurrerantz igotzen delako.

Goiko partetik jarraituko dugu, eta berehala aurkituko dugu Portupekolezeko arkua, sekulako tokia, non liluraturik geratuko garen naturak moldatutako harkaitza ikustean.

Amildegitik Ergoiena ibarraren ikuspegiaz gozatu ondoren, arkutik aldendu eta San Adrian ermitarantz abiatuko gara.

paisaje con vistas panorámicas

SAN ADRIAN ERMITA: NAFARROAKO BALKOI EDERRENETAKOA

San Adrianera heltzeko, bi aukera daude: mendiaren gailurretik jarraitzea edo pistara itzultzea.

Guk pistatik jarraituko dugu, eskuinaldean harri bat aurkitu arte, non San Adrian idatzita dagoen. Pista utzi eta ermitara doan bidea hartuko dugu. Ez daukagu galtzerik, berehala ikusten baita ermita urrutitik.

Ermitatik panoramika ederra dago, eremuko onenetakoa, bista ikusgarriak daudelako: mendilerroa, ibarra, Beriain mendia.

Vista panorámica y ermita

San Adriani dago sagaratuta baseliza. Tradizioaren arabera, santu horrek babesten du ibarra ekaitzetatik. Ermita bisitatu eta indarrak berritu ondoren, abiapuntura itzuliko gara pistatik.
Ibilbidearen datuak:

  • Ibilbide mota: erraza, ia desnibelik gabea. Seinaleztatu gabea.
  • Distantzia: 8,7 km. Ibilbide zirkularra.
  •  Hasiera: Lizarragako benta
  • Wikiloc ibilbidea​​​​​​​
Urbasa-vistas a la Barranca y monte Beriain camino de Santa Marina

NON JAN

Parke naturala hobeki ezagutu nahi baduzu, hobe duzu Lizarragako bentan jan. Bertan, etxeko janaria zerbitzatzen dute: ajoarrieroa, arkumea txilindronean, ardiki gisatua, haragi-salda (ideala paseoaren ondoren hartzeko), babarrunak, txuleta eta postre goxo-goxoak. Menuak eta bokatak ere ematen dituzte. Hoberena da aurretiaz erreserbatzea, eta kontuan hartu elur garaian itxita dagoela.

Beste aukera bat da Sakanera itzultzea eta Arbizuko kanpinean edo inguruko jatetxe batean jatea.

Eremu horretan Idiazabal gazta egiten da ardi-esne gordinarekin, jatorri-deitura duena.

  • Webgune honetan Sakanako elikagai-ekoizle jasangarrien zerrenda aurkituko duzu: gaztagileak, eztigileak, hestebetegileak eta haragigileak, besteak beste.

Eta Andiako errepidetik jarraitzen baduzu, Irantzuko Lurrak eskualdeko –landa-turismoan eskualde aitzindaria– jatetxeetako batean bazkaldu ahalko duzu.

carnero raza latxa

BESTE PLAN BATZUK EREMUAN

Arratsalderako plan on bat da Irantzuko Lurretara joatea, Irantzuko monasterioa bisitatzeko edo antolatzen dituzten esperientzietako bat egiteko.

paisaje rocoso desfiladero

Ibiltzeko gogo gehiago baduzu, hemen dituzu ezinbesteko bi bide:

Beste aukera bat da Ubabako balkoira joatea, parkearen hegoaldean, Estellerriaren bista zoragarriez gozatzeko eta Urederraren iturburuko zirku ikaragarria ikusteko.

Oraindik ere ez badakizu ongi nola antolatu eguna, hemen dituzu inguruko enpresek antolatzen dituzten esperientzia guztiak, eguna aprobetxatzeko edo beste txango bat egiteko ideia ederrak baitira.

niñas en un bosque de robles

NON EGIN LO

Sakanan ​​​​​lo egin nahi baduzu, begiratu zer aukera dituzun, eta erreserbatu ingurune horretara joateko, pilak luzez kargatuko baitituzu.

Irantzu Lurretan lo egin nahi baduzu, egin klil hemen.

casa rural bonita

* Viajar al paladar webgunearen laguntzarekin egindako artikulua 

* Goiburuko argazkia: Rubén Domínguez Ocon

* Argazkia Barandi Landetxea

Tag-en hodeia: