2022.08.30

Ezagutu Nafarroan filmatutako telesail berrien agertokiak

Kilometro gutxi batzuen barruan paisaia ugari dagoenez, Nafarroa lurralde ezin hobea da hala zinemako nola telesailetako filmazioetarako. Pirinioetako bailarak, landa-kutsuko herri kutunak, gaztelu eta jauregi xarmagarriak, mahastiak, olibadiak, ekilore- eta izpiliku-soroak, laino mistiko eta leunez blaitutako haranak… eta beste planeta batean zaudela sentiarazten dizun basamortu bat ere! 

Blog

Azken urteotan, Baztan ibarreko paisaia berdeen intentsitatea pantaila handian ikusi dugu Dolores Redondoren “Baztango Trilogia”-ren filmei esker. Barre-algara egin dugu zinemako besaulkietan “8 apellidos vascos” ikusi bitartean, protagonisten eszenetako batzuk Leitza herrian filmatu baitziren. Eta nazioarteko telesail handiei dagokienez, Dothrakis gerlariak Errege Bardeako basamortua zeharkatzen ikusi genituen, “Tronuen jokoa” filmean. 

Orain, oso-osorik Nafarroan filmatutako bi berritasunen txanda dator udazken honetarako. Presta zaitez bi telesail berriren eszenatokiak eta haien inguruetan egin dezakezun guztia ezagutzeko.  

Desierto de las bardenas reales

Sorginkeria iparraldeko herri txiki batean

“Tú no eres especial” telesaila oso produktu nafarra da. Izan ere, Estíbaliz Burgaleta tuterarrak sortu eta idatzi du gure tradizioarekin, hau da, sorginkeriarekin, bat egiten duen istorio hori.

Amaia nerabea da protagonista. Bartzelona utzi behar du amaren herrira bizitzera joateko. Leku lasaia da, non, itxuraz, ez baita inoiz ezer gertatzen. Baina, hara iritsi ondoren, konturatzen da amonak sorgin-ospea duela eta, agian, berak botere horietakoren bat jaso duela. 

casonas de Leitza

Salaberria da fikziozko herriaren izena. Leitza eta Lekunberri dira berez herri hori. Bi herri horiek Plazaolako Bide Berdearen bidez komunikatuta daude: antzinako trenbide bat da, gaur egun bizikletaz edo oinez ibiltzeko egokituta dagoena. Ibilaldi aproposa da bikotean, familian, taldean edo bakarrik egiteko. Pagadiak eta hariztiak, ardiak, behorrak eta behiak bazkatzen diren zelaiak, eta baserri ederrak eta baratze kutunak dituzten landa-kutsuko herri txikiak topatuko dituzu bidean. Larraun ibaia bidaide izango duzu tarte batzuetan; gozatu, beraz, uraren soinuaz, eta ezagutu Ixkierko ur-jauzia, non sare sozialetan harro erakusteko argazkiak atera ahalko baitituzu. 

río con cascada

Paisaia berdeak nagusi diren eremu honetan, Aralar mendira etortzera gonbidatzen zaitugu. Bi ideia emango dizkizugu, bateragarriak bezain bestelakoak: Mendukiloko haitzuloa bisitatzea mendiaren erraiak ezagutzeko edo Aralarko San Migel santutegira (1.200 metro baino gehiago), zinez altxor prerromanikoa, autoz igotzea, non hodeiak ukitu ahalko baitituzu hango begiratokitik.

Eta zure ahosabaia asetzeko, zer iruditzen zaizu Idiazabal J.I.-eko gazta edo Arbizuko txistorra dastatzea, edota sagardotegi batean ohiko menua jatea?

paisaje panorámico de ermita entre montes

Sorginkeriaren munduak erakartzen bazaitu, gogoratu beste egun bat gorde behar duzula Zugarramurdi eta haren Sorginen Koba ikusgarria bisitatzeko, Baztanetik oso gertu. Gainera, herri horretan, Sorginen Museoa bisitatu ahalko duzu. Leku hori ezinbestekoa da sorginkeriak lurralde honetan izandako garrantzia ulertu nahi baduzu.

cueva grandiosa con bosques de fondo

Banpiroak gaztelu eta komentuetan

“Vampire Academy” telesaila AEBetako ekoizpen handi bat da, izen bereko gazte-literaturako saga ezagunean oinarritua. Nafarroako herri politenetako bat aukeratu du istorioa girotzeko: Erriberri.

Lehen irudiak, non Nafarroako agertokiak ikus baitaitezke, joan den uztailean atera ziren argitara; irailean estreinatuko da, eta udazken honetarako plataformak argitaratuko dituenen artean ikusmira handia sortu dutenetako bat da. 

torres del castillo de Olite

Telesaila Nafarroako hainbat tokitan filmatu bada ere (Otazu upategia, Iratxeko monasterioa, Vianako San Pedro eliza, besteak beste), ekoizpenaren zati handiena Erriberrin filmatu da, hainbat kokalekutan. Erriberriko Errege Jauregia da horietako bat; baina, batez ere, San Frantzisko komentua egokitu da filmatzeko. Gaur egun, desakralizatuta dago, eta produkzio-etxeak alokatu eta birmoldatu egin du, bestelako mundu bat irudikatzen duten espazio batzuk birsortzeko.

ruinas iglesia Viana

Rose neska erdi banpiroaren istorioa kontatzen du telesailak, bere lagun Lissa printzesa babesteko ahaleginean. Fikzio banpirikoko telesail bat, hainbat gizarte-klaserekin: elitetik hasi, zeina Erriberriko Jauregian bizi baita, elitea babesteko eginkizuna duten gerlarien akademiaraino, zeina San Frantzisko komentuan entrenatzen baita. Frantziskotarren baratzea gaztelura begira dagoen lorategi zoragarria bilakatu dute telesailerako, eta komentuaren beraren eliza zeremonien eszenatoki bihurtu dute.  

Lehen denboraldia bakarrik filmatu den arren, produkzio-etxeak jarraitzeko asmoa du, eta horregatik alokatu du San Frantzisko monasterioa 3 urterako. Hori dela eta, ezin da une honetan bisitatu, baina, film-bilbe baten barruan sentitu nahi baduzu, Erriberriko kaleetan barrena ibil zaitezke banpiroei beldurrik gabe; horrez gain, kanpoko filmatze-setak ikus ditzakezu gazteluaren almenetatik. 

castillo de Olite

Aprobetxatu Nafarroako ardoaren hiriburuan zaudela hango upategietako bat bisitatzeko eta askotariko esperientzia enoturistikoak bizitzeko.

Eta, hemendik oso gertu, San Martin Unx eta hango upategi ekologikoak bisitatu ditzakezu. Kilometro gutxi batzuetara, Uxue dago, kale harriztatuak eta gotorleku-eliza ikusgarria dituen zinez herri kutuna.

Han, artzain-erako ogi-apurrak, zoragarriak, probatu eta zure abenturarekin jarraitu ahalko duzu. Amaiera bikain gisa, Artaxoako Zerkoa bisitatzea proposatzen dizugu. Bisita gidatuak egin ditzakezu egunean zehar, eta, udaberriko eta udako gauetan, bisita gidatuak gauez.  
 
Etorri Nafarroara, eta primeran pasa pantaila handiaz gozatuz!

Tag-en hodeia: