2022.05.23

6 helmuga freskoak beroari aurre egiteko Nafarroan

Tenperatura gorantz doa eta aire zabalean, zuhaizti sarrien, ur-jauzien eta erreken artean, gozatzeko leku freskoen bila ari gara

Blog

Bero sapa denean, onena, oihanean galtzea, zurrusta arteko bidexkatan ibiltzea, urez zipriztinduz, edo erreka fresko batean bainatzea da. Nafarroak udako berotik ihesi doazenentzako babes ezin hobea eskaintzen du. Gure ibar aunitzetan, gauez manta ez dago soberan, ezta udan ere, eta gure "aire egokitu" natural hori askoz osasuntsuagoa eta jasangarriagoa da.

Zugarramurdi

Leize bat bisitatu

Bero egiten duenean, lurpera joan eta tenperatura fresko konstanteak dituzten leizeak bisitatzea plan ezin hobea da. Urdazubi edo Mendukilo leizeak ezagut ditzakezu; baina, horrez gain, kondairak eta istorioak ezagutu nahi badituzu, Zugarramurdiko leizea eta Sorginen Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu.

Señorío de Bertiz

Parke Natural zoragarri bat

Itxi begiak eta imajinatu lorategi modernista bat, urmaelez, lorez, sekuoia izugarriz, pagadiz, bidezidorrez eta zurrustez osatua. Ireki begiak eta bilatu azkar nola iritsi Bertizko Jaurerrira, paradisu natural horretaz guztiaz gozatzeko.

Naturan erabat murgildu nahi baduzu, Leurtzako urtegiak bisitatzea gomendatzen dizugu, edo, bidezidorren bat egitea, adibidez:  Infernuko Errotakoa; azken hori, izena gorabehera, oso freskoa da.

Selva de Irati - Arrugaeta

Oihan bat eta zurrusta bat

Bai, Nafarroan, oihan sarrietan nagusia ere aurkituko duzu, bere itzal guztiarekin zure zain. Iratiko oihana. Europako zuhaitz multzorik handienetako bat da eta ehunka jarduera eskaintzen ditu. Gaur, Itsuosineko zurrusta bisitatzea eta uraren hezetasun freskoaz gozatzea gomendatzen dizugu.

Mendi-ibili gehiago egiteko eta zurrusta gehiago ikusteko gogoz bazaude, Nafarroako zurrusta ederrenei buruzko gure post-a bisitatu dezakezu.

Playa de Artavia. Navarra

IGERILEKU NATURALAK ETA IBAI FRESKOAK

Benetan berotik ihesi bazabiltza eta ausarta bazara, erronka bat botako dizugu: proba itzazu gure igerileku naturalak eta gure erreketako ur hotza. Nafarroan, gailurretan jaiotzen diren ur gardenetan bainatzeko leku asko daude, murgiltzera ausartzen direnak freskatu ahal izateko; asko freskatu ere. Igerileku horiek herri ederretan –Otsagabian  eta Uztarrozen, kasu–, Zaraitzun eta Erronkaribarren, eta kanpinetan aurkituko dituzu –esaterako, Aurizberriko Urrobin–. Baita hegoalderago ere, adibidez: Artabian. Bertan, Urederrako urez gozatzeko aukera izanen duzu, hondartza berde batean, zubi erromaniko baten ondoan. Naturaren mirari bat da.

MENDIRA IGO ETA PIRINIOEN ARNASA SENTITU

Nafarroako iparraldean Pirinioak dira nagusi eta paisaia harrigarriak daude, Larrako natura-erreserban, Erronkaribarko gune gorenean, ikusten ahalko duzun gisan. Larra-Belaguako eski estazioak, udan, zelai berdeei bide ematen die, eta han goitik Iparraldeko kostaldea ere ikusten ahalko duzu, baita sentitu ere itsasoko haize leuna eta Nafarroako mendietako gailur altuenetan horren ondorioz sortzen den haizea. 

Ibañeta gainetik, Errolanen kondaira ezagutzeaz gain, Compostelarako bidean mendatea zeharkatzen duten erromesei laguntzen dien haize fresko hau ere sentituko duzu.

Eta hegoalderago, Aralar mendilerroan, egun askotan hodeiak zure hanken azpian ikusten ahalko dituzu. Hodeietan barrenako ibilaldi bat, Nafarroako paisaiarik politenetako batean.

EGUN BAT HONDARTZAN, ITSASORIK GABEKO ESKUALDE BATEAN

Ba al zenekien Nafarroan belaz nabigatu daitekeela? Agian, itsasorik gabeko barnealdeko eskualde batean uretako kirolak egiterik ez dagoela pentsatuko zenuen; baina Allozko urtegirabazoaz, Nafarroako bela eskola aurkituko duzu eta uretako jarduera ugariz gozatzen ahalko duzu, edo, besterik gabe, ertzean eseri eta murgilaldi batzuk egin.

Gainera, iparraldeko ibaiek piraguismoa egiteko aukerak eskaintzen dituzte; bestela, Irunberriko arroila ikusgarrian raftinga praktikatu dezakezu.

Tag-en hodeia: