2022.09.05

Nafarroan ihes erromantikoa egiteko ideiak

Errutinatik irtetea, leku liluragarri bat bilatzea eta bikotekideari denbora eskaintzea... Horrelako zerbait bilatzen duzu? Erantzuna baiezkoa bada, Nafarroa helmuga ezin hobea da! Zergatik?

Blog

Hemen ihes erromantiko zoragarri bat planeatzen ahalko duzulako, kontraste handiko paisaietan kokatua, zuen maitasuna areagotuko duten jarduerekin girotua eta lur honetako plater gozoenekin aberastua. Maitasun historia orok egun gogoangarriak behar ditu, eta gu ahalegintzen gara zuok ahalik eta esperientziarik onena izaten, betirako oroitzapen politak sortzeko. 

Bikote bat Bianan

Une paregabeak leku ederretan

Maite duzun pertsonarekin paseatzea Belaguako Bagomalta bidezidorrean barna, ur gardenetako ur jauziak deskubritzea (adibidez, Xorroxingoa, non lamiak bizi ziren), arao bat egitea Zugarramurdiko haitzuloaren ingurune zoragarrian, zuen amodioa betiko izan dadin... Esperientzia ezin hobeak dira zure bikotekidearekin bizitzeko, eta, gainera, horietan argazki bat eginen duzue seguruenik, etxean erakusteko modukoa.

Pareja en bici por la Selva de Irati (Navarra)

Loturak estutzeko eta maitemintzeko jarduerak

Oso gauza gutxik lotzen dute bikote bat elkarrekin erronkak gainditzeak baino. Horregatik, proposatu zure bikotekideari Nafarroan oinez edo bizikletaz egiteko ditugun ibilbideetako bat egitea. Zuen hobetzeko grina probatzeaz gain, seguru paisaia paregabeez eta une ahaztezinez gozatuko duzuela. 

Abentura erromantikoa hasi berri baduzue eta nahi baduzu bikotekidea zurekin gehiago maitemintzea, adrenalina behar duzu! Bazenekien? Abentura kirolak egitea adrenalina jariatzeko modurik onenetako bat da, eta hormona hori Kupidoren aliatu handi bat da, ongizate eta emozio sentsazio handiak sortzen baititu. Horregatik, honako proposamen hauek egiten dizkizugu: Irunberriko arroilan baltsaz jaitsiera zirraragarria egitea, Arga ibaian barna kayakez ibiltzea, Errege Bardeatik buggyz ibiltzea edo amildegi batean jauzi egitea 100 metroko altuerako plataforma batetik, eta Baztango paisaia bitxiaren gainean hegan egitea Baztan Abentura Parkean

Deportes de aventura en pareja. Baztan Abentura (Navarra)

Denbora luzea badaramazu bikotekidearekin, zer iruditzen zaizu jarduera berriak probatzea? Allozko urtegian bela egin dezakezue eta turkesa koloreko urak zeharkatu, edo golfean jokatzen ikasi Lizaso Pitch & Putt golf zentroko instalazioetan, eta golfeko bataioa egin Ultzama ipuinetako ibarrean. Agian partekatzeko grina berri bat ezagutuko duzue!

Kirolez beteriko egunaren amaieran, aukera paregabea da gastronomiarekin eta lurraren kulturarekin gozatzea. Adibidez, birendako dastatze esklusibo bat egin dezakezue Nafarroako upategiren batean, Bodegas Otazu upategian, esaterako.  

Ardoa gustatzen bazaizue, iraila da hilabete onena Nafarroa bisitatzeko. Mahats bilketarekin, upategiek jo eta ke lan egiten dute, eta aste horietan muztio usain biziz blaitzen dira. Upategiak bisitatzen dituzten ardozaleek aukera dute ardoa prestatzeko prozesua osorik ezagutzeko. Upategi batzuek esperientzia paregabeak eskaintzen dituzte, baita egonaldi oso bat ere. Horren adibide da Pago de Cirsus upategiko gaztelu hotela. Bertan, gainera, kalitate handiko sukaldaritzaz goza dezakezu bere jatetxean

Pareja participando en una actividad de enoturismo

Utzi bikotekidea aho bete hortz afari erromantiko batekin

Hasteko, bisita gidatua egin dezakezue Iruñeko Alde Zaharreko kale bizietan barna. Jarraian, heldu eskutik, eta egin ibilaldi bat Takonera parke erromantikoan barna, eta, ondoren, probatu ahal beste pintxo Iruñeko tabernetan.  

Bikote bat El Molinon sukaldarian

Afari apartaz gozatzeko, aukeratu jatetxe berezi bat. Michelin izarra duen bat hauta dezakezu, hala nola Urdaizko El Molino, Rodero, Europa edo La Biblioteca, edo Erresumako Jatetxe bikainetako bat. Ziur denek gau ahaztezin bat eskainiko dizuetela.

Nafarroa osoan aurkituko dituzu bertako gastronomia ona duten jatetxe zoragarriak, horietan zure bikotekidearekin zaporeak, irribarreak, elkarrizketak eta begiradak partekatzeko. 

Bikote jan egiten Arantza Ostatuan

Utziezu ostatu zoragarriei zuok mimatzen

Nafarroan ostatu eskaintza zabala duzu, gustu guztietarako pentsatua. Esate baterako, Galipentzuko Heredad Beragu hotela iradoki diezazukegu, “Adults Only” motakoa, edo Arantza Hotela, spaz gain, naturarekin bat eginarazten dizuten leihate erraldoiak dituena. 

Iruñean ere aukera interesgarriak aurkituko dituzu, adibidez, Pompaelo hotela. Spa bat du hiriaren erdigunean, txupinazoaren eskutik sanferminak hasten diren plazan berean. Sparen ideia gustatu bazaizu, beste aukera batzuk ere badituzu: El Toro Hotel & Spa, Castillo de Gorraiz & Spa hotela edo Alma Pamplona.  

Hiritik deskonektatu nahi baduzu eta benetan desberdina den zerbait bilatzen baduzu, irakurri Nafarroako ostatu bereziei buruzko artikulua, non aukera originalenak aurkituko dituzun.

Eta bikotekidea harritu nahi baduzu erlaxatzeko eta deskonektatzeko ihesaldi batekin, eman begiratu bat gure bi bainuetxeei: Fitero eta Elgorriaga. Lehenengoaren inguruan, Roscaseko zirkuitu bitxia egiteko aukera duzue. Elgorriagatik oinez egin dezakezue joaldunek Ituren eta Zubieta artean aspalditik egiten duten ibilbide polita.

Bikote Quaderna Vía upaitegietan. Aiegin, Lokitz mendilerroari begira

Ideia pila bat duzu jada. Egin zure erreserba, eta maitasunaz gozatu egun batzuetan Nafarroan!

Tag-en hodeia: