2024.04.15

Nafarroako ur-jauzirik politenak

Mendi-ibiliak gustatzen bazaizkizu, eta paraje natural zoragarrietan ezkutatutako leku sinestezinak ezagutu nahi badituzu, lau ur-jauzi proposatzen dizkizugu; ezin dituzu bisitatu gabe utzi.

Blog

Nafarroan paisaia miragarriak daude, eta ura da elementurik deigarrienetako bat bisitarientzat. Ibai zabalek eta errekasto txikiek zeharkatzen dute Nafarroako geografia eta, gure oihan trinkoen eta mendietako zokoen artean, ur-jauzi ederrak daude ezkutaturik; xarmagarriak zure sareetan zintzilikatuko dituzun argazki horietarako.

Urederraren iturburua

Naturagune babestu hori Nafarroako tokirik ederrenetako bat da, eta bisita ezagunenetako bat. Urederraren iturburuan ez duzu ur-jauzi bakarra aurkituko, baizik hainbat, beren turkesa koloreko putzuekin batera, izenarekin bat eginez; "Urederra", alegia, ur ederra.

Urederra en otoño

Naturagune paregabe horren kontserbazioa bermatzeko, 500 pertsonak baino ezin dute sartu eguneko, eta bisita aurrez erreserbatu behar dute webgunearen bidez. Ibilbide ezin hobea da familian egiteko, 8 kilometro inguruko bide erraza baita. Gainera, gure Wikiloc profila bidaide izan dezakezu. 

Begiak bete edertasun eta birikak bete aire garbi geratuko zara. Harrezkero, goza ezazu otordu gozo-gozo batez tokiko jatetxeren batean. Haragia nahiago baduzu, ez alde egin txerrikume errea jan gabe, oso tipikoa inguru honetan.

Plan de gorrín asado

Eguna biribiltzeko, hurbildu Irantzuko monasterio ederrera, bisitatu Lizarra hiri interesgarria, Donejakue bidean bertan, edo animatu natura, gastronomia eta kulturari lotutako esperientzia kitzikagarri hauetakoren bat egitera.

Eta atseden hartzeko? Aukeratu zure beharretara egokitutako ostatu bat.

Vista del claustro del Monasterio de Iranzu

Belabarzeko ur-jauzia

Erronkaribarren dago, oihanpean ia izkutuan; seguru argazkia atera nahiko diozula ingurune eder horri. Izan ere, toki magiko eta berezia da, artikulu honetan aipatzen diren gainerakoak bezala, eta zaindu eta errespetatu egin behar ditugu kontserbatzeko. Ibilbidea hasteko puntu bat izan daiteke Otsindunduko zubia, eta handik gutxira Ibonaren haitzulora iritsiko gara.

Cascada del Cubo

Bideak gora egiten du Belabarzeko ibarrera iritsi arte eta, beste aldetik jaitsi ondoren, ur-jauzira iritsiko gara. Ibilbide zirkularra ixten da mendiaren beste aldetik Isabarantz jaitsita. Artikomendiko ibilbide osoa 5,3 kilometrokoa da.

Amanecer en el Ferial de Belagua

Erronkaribar Nafarroako ibar mitikoetako bat da. Beraz, hemen zaudela, zergatik ez duzu aprobetxatzen bere herriak, Belaguako ibar ikusgarria eta bere museo txikiak (Almadiarena edo Julián Gayarrerena, esaterako) ezagutzeko, ogi-apurrak artzain-erara eta gaztak dastatzeko, eta aire zabaleko jarduera ugariz gozatzeko? Hona hemen Erronkaribarrari buruzko post bat inspirazioa har dezazun.

Eta hona hemen inguruko ostatuak eta jatetxeak ere, bisita biribiltzeko.

Primer plano de un queso de Roncal, con cortes triangulares

Xorroxingo ur-jauzia

Baztanen dago, eta hau ere Nafarroako mendi-ibili ezagunenetako bat da. Ibilbidea Erratzu ederretik abiatzen da eta, masifikazioak saihesteko, sartzeko mugak jartzen dituzte batzuetan, batez ere udan, eta beharrezkoa da ur-jauzi ondoko aparkalekuan tokia gordetzea. Ibilbide hau ere erraza da, 7 kilometro baino gehixeago ditu, zailtasunik gabekoak. Hori bai, eremu hezea denez, kontuz ibili behar da irristadekin.

Cascada de Xorroxin con senderista sobre las rocas

Kondairak dioenez, lamina bat Erratzuko artzain batez maitemindu omen zen, baina hark laminarekin deus ez nahi, eta orduan laminaren malkoekin sortu omen zen Xorroxingo ur-jauzia. Laminak izaki mitologikoak dira, eta erreka eta leize-zuloetan bizitzen dira. Baztanen badira antzinako kondaira gehiago, eta agian izanen duzu horien berri bidean zehar. Gure Wikiloc-eko profilean aurkituko duzu Xorroxingo ur-jauzirako bide osoa.

Panorámica del pueblo de Ziga entre montañas

Eta zer egin dezakezu bidezidor eder hori egin ondoren? Bada, Santxotena museoa bisitatu, Baztan ibarreko hiriburuan, hau da, Elizondon barna paseatu eta txokolatea erosi, Bertizko jaurerria ezagutu eta lorategi botanikoan barna noraezean ibili, edo, iparralderantz joanez gero,  Zugarramurdiko kobak eta sorginkeriarekin lotutako bertako historia aurkitu ditzakezu, besteak beste. Eta, gainera, bestelako planak ere badituzu gozagarri, hala nola bisita gidatuak herrietara eta naturaguneetara, kaikuak egiteko tailer batean parte hartu, eta abar.
Baztanek asteburu oso bat merezi du. Beraz, apetak ematen badizu, hona hemen tokiko ostatuak eta jatetxeak, egonaldia antolatzen has dezazun!

Vista del interior de la cueva de Zugarramurdi

Itsuosin ur-jauzia

Iratiko oihanean txoko natural berezi asko daude. Horietako bat da orain aipatuko duguna: Itsuosin ur-jauzia, zoragarria. Hara ailegatzeko, Iratiko Etxeetatik abiatu eta 2,5 kilometroko ibilbide erraz bat eginen dugu. Gehiago ibiltzeko gogoa izanez gero, Errekaidorrako ibilbide zirkularra egiten ahal duzu; ur-jauzitik igarotzen da mugaz gaindiko 10 kilometroko ibilbidea eginez. Lau lurralde zeharkatzen ditu: Zaraitzu, Aezkoa, Zuberoa eta Garazi.

Senderista en la cascada del Cubo en otoño

Iratiko oihana Europako pagadi-izeidirik handienetako bat da, eta, bere bihotzean, Irabiako urtegia dago, bare-bare. Natura atsegin baduzu, aprobetxatu hango bidexkak egiteko eta Zaraitzutik hurbileko herriak ezagutzeko. Otsagabia da oihan horretara sartzeko atea. Bisita ezazu patxadaz. Harrizko etxeen arkitekturak, kale harriztatuek eta herria zeharkatzen duen ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubiek xarma berezia ematen diote. Handik oso gertu, Jaurrieta edo Ezkaroze daude.

Mendiz eta basoz inguratuta daude guztiak. Aire zabaleko jardueretarako paradisua da, beraz, hala nola mendi-ibiliak edo txirrindularitza egiteko, eta, gainera, eremu horretan antolatzen diren jarduera horietan guztietan parte hartu ahal izango duzu. Eta, ezin bestela izan, zer iruditzen zaizu tokiko jakiak dastatzea eta ostatu abegitsu batean atseden hartzea, merezitako sari gisa?

Panorámica del caserío de Ochagavía

Cascada de Ixkier

Ibilbide zirkular horrek, ia 8 kilometro ingurukoak, Larraun ibaiaren bideari jarraitzen dio, eta larrez, hariztiz, pagadiz eta gaztainadiz beteriko paisaia zoragarria atsegin ematen dizu. Plan apropos-aproposa da familian egiteko, erraz-erraza baita. Larraungo Udalaren ondoan dagoen aparkalekuan hasten da bidea. 100 metro ibilita, bide berdera iritsiko zara. Jarraitu baliza laranjei bide horretan, eta, ibaiaren ondoan zoazenean, horiei.

Hiruzubideko bidexkari jarraitu, eta Ixkierreko ur-jauzi ederrera iritsiko zara. Begiratoki txiki bat dago, ur-jauziraino jaitsi nahi ez baduzu ere. Itzultzeko, Plazaolako Bide Berdea egingo duzu.

Niña haciendo una foto al paisaje de Ixkier

Oinez ibili eta naturan murgiltzea gustuko baduzu, egizu oinez edo bizikletaz bide berde hori edo sartu Mendukiloko kobaren erraietan, eta, aldiz, artea eta kultura uztartzea atsegin baduzu, ezagut ezazu Aralarko San Migel santutegi erromanikoa edo eman izena inguruetan antolatutako jarduera ugarietakoren batean.

Jakin ezazu Idiazabal JDko gaztaren lurraldean zaudela. Beraz, ezta okurritu ere probatu gabe alde egiterik. Inguruko jatetxeak dituzu horretarako. Eta bidaiatxoa luzatzea erabaki baduzu, inguruko ostatuak izango dituzu gozagarri.

Panorámica del Santuario de San Miguel de Aralar

Tag-en hodeia: