2022.06.28

SANFERMINEK GORDETZEN DITUZTEN SEKRETUAK

Sanferminak erritmo mota guztietara egokitzen dira. Bada festa familian bizitzeko, koadrilan, lasaiago jende-pilaketarik gabe edo topera. Festak egun osoa irauten du, ia atsedenik gabe, adin guztietarako dibertitzeko aukerekin. Jende oro da ongi etorria!

Blog

Zure ustez dena dakizu mundu mailan ezagunak diren festa hauei buruz, zeinei buruz horrenbeste idatzi, filmatu eta hitz egin den, bai eta telebistan eman ere? Iruña eraldatzen duten bederatzi egun hauetan, hain ezagunak ez diren zenbait “momentiko” badira. 

LEHEN GOSARIA

LEHEN GOSARIA

Sanferminetako lehen “momentikoa” uztailaren 6ko txupinazoaren aurreko gosaria da. Inork barkatzen ez duen hitzordu bat. Tradizioa da koadrilarekin edo lagunekin elkartzea; baina Iruñekoa ez bazara eta parte hartu nahi baduzu, erraza da: jende gehienak kalean jaten du eta beti egoten da tarte bat gozatzeko urdaiazpiko magrekin eta arrautza frijituekin edo beste edozein jaki indartsurekin, Iruñean festa lehertzen deneko egunari ekiteko. 

San Fermin prozesioa

PROZESIOAREN EMOZIOA

Uztailaren 7an, protagonista San Fermin da. prozesioaren emozioa bizitzen ahalko duzu. Ikusten ahalko duzu nola ateratzen den bere irudia prozesioan eta nola kantatzen dizkioten jotak ibilbideko hainbat unetan. Egun horretan Iruñera etortzen direnei harridura handia sortzen dien une ospetsu bat.

Santu horren bizitza oso lotuta dago Iruñearekin. Esaten da erromatar buruzagi baten semea zela eta hiriko patroi den Jaun Done Saturdik (San Fermin ez baita hiriko patroia, jende askok hala dela pentsatzennadu ere) konbertitu eta bataiatu zuela. San Ferminen omenez, zapi gorria lepoan eramaten da, santu hori lepogabetuta hil baitzen. 

Un mozo sanferminero lleva 3 cucuruchos de churros recién hechos

TXURROAK MAÑUETAN

Ekitaldi ofizialetatik aterata, Iruñean,  dirafalta ezagutu eta gozatzea merezi duten ia isilpeko erritu txikiak. Horietako bat Mañuetako txurro dendan egurraz dabiltzan sutegietan egin berri diren txurroak jatea da. Familia-negozio horrek urtean 14 egunez baino ez du irekitzen: Sanferminetako astean, urriko igandeetan eta jaien aurreko larunbat pare batean. Aurten hitzordu berezia izanen da, 150. urteurrena beteko baitute.

Varias personas de todas las edades bailan en el Baile de la Alpargata

ESPARTINAREN DANTZA

Beste “momentiko” bat Kasino Berriko lehen solairuan, Gazteluko Plazari begira, egiten den Espartinaren Dantza da. Entzierroaren ondoren txokolatea gosaltzeko ohiturarekin hasi zen, eta halako batean, musikaz girotzen hasi ziren. Eta zer gertatzen da Sanferminetan musika entzuten denean? Gero eta gogo handiagoa sortzen dela parrandarako eta, azkenean, goiz-pasako festa bat sortu zen, dagoeneko tradizioa dena.

Hasieran, Kasino Berriko bazkide dotoreek ongi jantzita joateko beharra zuten; baina asko entzierroan lasterka aritzetik zetozenez, espartinak jantzita zekartzaten, eta hortik datorkio izena. 

Los gigantes agricanos bailan en la plaza del Ayuntamiento de Pamplona en San Fermín

TXIKIEN ETA NAGUSIEN GOGOKOENAK

Sanferminak familian bizi nahi badira, bada ezinbesteko elementu bat: Erraldoien eta Kilikien Konpartsa. Erraldoiak, ia 4 metrokoak direnak, gaiteroen doinuekin dantzatzen dira. Erraldoien lau bikote horiek beren izenez ezagutzen dituzte haurtzaroa Iruñean bizi izan dutenek (Joxemigeleriko eta Joxepamunda, Bizarduna eta Larantxa-la, Toko-toko eta Braulia eta Sidi abd El-Mohamed eta Esther Arata), erraldoien erreprodukzioak Iruñeko haurrendako jostailu ohikoa direlako. 

Badira buruhandiak (alkate, zinegotzi, amatxi, jaun japoniarra eta andre japoniarra) ere, eta handi zein txiki goma-aparrezko maskuriekin egurtzen dituzten kilikiak, zeinak buruhandietatik bereizten baitiren txikiagoak direlako eta trikornioa daramatelako (Coletas, Barbas, Patata, Napoleon, Caravinagre eta Verrugón). Zaldikoak dituzte lagun maskuriekin. Hirian hain ospetsuak diren pertsonaiak dira, non horietako batzuk, Caravinagre adibidez, jaien irudia izan diren hainbat urtetan iragarki-karteletan.

Jende gutxik ezagutzen du tradizio hori Iruñetik kanpo: hiriko haurrek, “nagusi” egiten direnean eta txupeterik jada behar ez dutenean, erraldoiei oparitzen diete jaien azken egunean. Udaletxeko plazan uztailaren 14an konpartsa agurtzea jaietako unerik hunkigarrienetako bat da. 

IRUÑEKO ESTRUENDOA

Programa ofizialean ez dagoen eta egun finkorik ere ez duen beste gertakizun bat 1964an jaiotako Struendo da. Irrintzi peñako lagun-talde bati bururatu zitzaion gauez ateratzea bonboak, danborrak, txistuak eta zarata egiten duen ia edozerrekin soinu eginez. Egun finkorik ez badu ere, hasteko ordu finko bat badu, 23: 59an ehunka pertsona ateratzen dira Casa Marzelianotik, Alde Zaharreko karriketan barna ordu luzez aritzeko. 

ZEZENAK, ISILTASUNA ETA ILARGIA

Iruñean ilunabarra denean, ordutegi finkorik gabe, baina 22:30 aldera, zezenak eta joaldunak bakarrik lasterka ikus ditzakezu San Domingoko aldapan, ilunpetan, erabateko isiltasunean, soinu bakarra unaien makilena dela. Une azkar bat da, minutu pare bat baino ez du irauten, baina estanpa magikoak sortzen ditu. Ikusteko sarrerak aldez aurretik zozketatzen dira, baina sarrerarik gabe ikus daiteke Atari Berriko Jaitsieratik. 

BESTELAKO SANFERMINAK

Agian ez dakizu, baina sanferminak, Iruñean ospatzeaz gain, Lesaka herri politean ere ospatzen dira. Bertan txupinazoa ere jaurtitzen da uztailaren 6an, musikari, dantzari eta poztasunari ekinez. Herri honetako tradizio ikusgarrienetako bat uztailaren 7an ospatzen da: ezpata-dantzariek egun horretan Zubigainekoa izeneko dantza egiten dute. Lesakako auzoen artean XV. mendean sinatutako bakea sinbolizatzen duen dantza bat da.
 

AZKEN EGUNETAKO SEKRETUA

Azkenik, sanferminetan hobekien gordetako beste sekretu bat asteburutik aurrera gertatzen dena da. Okupazioa baxua da, hotelak merkeagoak dira eta aukera gehiago daude festa lasaitasunez gozatzeko eta ongi pasatzeko. 

Beste iradokizun interesgarri bat: zergatik ez imitatu Hemingway Nafarroan egonaldia luzatuz, bertako ingurune natural preziatuez, gastronomiaz eta jendeaz gozatzeko, amerikar Nobel saridunak parranda-astearen ondoren egiten zuen bezala? Festaren eta Nafarroako gainerako tokietako lasaitasunaren arteko kontrastea ere sekretu ezaguna da, gu bisitatzera datozenekin partekatu nahi duguna. 

Tag-en hodeia: