2023.12.14

EGUBERRIAK NAFARROAN

Eguberrietan Nafarroara egindako bidaia batek aukera emanen dizu antzinako tradizioak ezagutzeko eta urte-sasoi honetan baino gertatzen ez diren une apartak bizitzeko.

Blog

Drigilindron, gaur gabon... irakurri ahala kantuan jardun bazara, Eguberri jai hauek Nafarroan gozatzeko bestekoa bazara. Zain izanen gaituzu, hiriko izkina bakoitzean gaztaina erreak dituzula, landetxeetako suak piztuta, opariak eta jaiak, eta egun horietan egin beharreko jarduera ugari. 

Eguberriak gure hiri eta herrietan argiak piztean hasten dira. Laster gautzen du, baina iluntasunak aukera ematen digu gure leku gogokoenen alde desberdin eta distiratsu bat aurkitzeko. 

Luces de Navidad en Pamplona. Plaza del Castillo

Olentzero eta Mari Domingi

Eguberrietako une indartsuetako bat, Nafarroan, Olentzero eta bere kide Mari Domingiren etorrera da. Pertsonaia horiek Eguberrietako tradizioa irudikatzen dute Nafarroako herri askotan. Menditik jaisten dira, txondor tradizionalak atzean utzita (lantegi horietan ematen dute denbora urtearen gainerakoan), opariak ekartzeko txikiei eta handiei. Hilaren 24an, beren kabalgata ikusten ahalko duzu. Bertan, joaldunen soinu magikoa entzunen duzu. Olentzero eta Mari Domingiren segizioan izaten dira, joerak astintzen. Joareak ezkila handi batzuk dira, bizkarrean eramaten dituztenak eta urratsen erritmoak jotzen direnak, soinu hipnotizatzaile oso berezia eraginez. 

Olentzero portado a hombros

Neguko gastronomia

Eta gastronomiaz ari bagara, neguko barazki gozoak probatzeko unea da, kardua buru dela, Eguberrietan tradiziozkoa baita Nafarroako etxe askotan. Egun horietako ohiko haragi gozoak ere aurkituko dituzu, hala nola Nafarroako arkumea edo zerrikume errea, betiere Nafarroako ardoekin lagunduta. Eta postreari dagokionez, beti ditugu Erronkariko eta Idiazabalgo gaztarik onenak, eta, garai honetan, girlatxe turroi tradiziozkoak, Artaxoan turroi gorria edo "royo" deitzen dutena, polboroiak, mazapanak, almendra garrapiñatuak... mugarik gabeko artisau-espezialitateak. 

Turrón de miel y almendras

Planik onenak elurretan eta herri politenak

Ekintza-dosia behar dutenentzat, naturan gozatzeko aukerak zabaldu egiten dira Pirinioak eta mendi altuenak elurrez estaltzen direnean. Izan ere, aukera oso dibertigarriak eta jarduera atsegingarriak sortzen dira, hala nola ibilaldiak iraupen-eskiekin, paseoak elur-erraketekin edo familiarekin elurrezko panpina bat egin ondoren salda bero bat hartzeko lekurik onenak.​​​​​​​

Paisaje nevado con esquiadores de esquí de fondo

Eta herri politak bisitatu nahiago badituzu, hona hemen Gabonetan bisitatzeko 8 herri politenak. Erdi Aroko ukitua, kale harriztatuak, leiho koloretsuko etxetzarrak, gazteluak eta haitzuloak ere, denetarik dago hautaketa horretan. Izugarri gustatuko zaizkizu!

Jaurrieta nevado

Jaiotzak eta Gabonetako erosketak Iruñean

Hiriburuak askotariko jarduera-programa du egun hauetarako. Giro magikoa nagusitzen da kaleetan: argiak, jaiotzak, etxeko txikientzako jarduerak, musika eta azken orduko erosketak Gabonetako merkatuetan.

Quiosco de la plaza del Castillo con puestos de Navidad

Urtezahar-gaua ala inauteriak?

Eta polboroi eta turroi artean Urtezahar gauera iritsiko gara. Pentsatu al duzu zure galarik onenak estreinatzea? Bada, Urtezahar gaua Nafarroan pasatuko baduzu, etxean utz ditzakezu eta aukera ezazu mozorro original bat. Bai, ez gara egunez okertu. Hemen Urtezahar Gauean mozorrotzen gara Inauterietan baino askoz gehiago. Iruñea eta Nafarroako beste herri asko pailazo, astronauta, martiztar, indio, unai, banpiro edo beste zeinahi arropez hornitutako jendez betetzen dira urte amaierako gauean. Ez dago saririk originalenari, baina sormenaren benetako festa da, eta hiriko tradizio oso berezia, gero Nafarroako beste leku batzuetara zabaldua, 80ko hamarkadan Urtezahar gauean Labrit frontoian mozorro-festa handi bat antolatu zuen tokiko irrati bati esker sortu zena. Harrezkero, ez da gelditu, eta, orain, festa izugarria da kalean.

Pareja disfrazada en Nochevieja

Errege Magoak Iruñera datoz

Eta jaiak amaitu baino lehen, azken ekitaldi bat geratzen zaigu, Errege Kabalgata. Urtarrilaren 5eko gauean, haurren ilusioak etxe osora transmititzen dira, eta gustuko ematen du haien harridurazko aurpegiak ikustea, Meltxor, Gaspar eta Baltasar gure herrietan barna ikustean, karrozetan pasatzen, opariak banatzen hasi aurretik. 

Carroza con el rey Baltasar en la cabalgata de Pamplona

Iruña, ekitaldi hori modu berezian bizitzeko. Izan ere, erromesek egiten duten bide beretik iristen dira hirira Ekialdeko Errege Magoak, 16:00etan, Magdalenako zubi erromanikotik, zehazki. Irudi zinez polita eta zirraragarria, haurtzarora itzularazten gaituena, dena ilusio handi-handiz bizi den urte horietara.


​​​​​​​Ondoren, segizioak harresietako lubanarroetatik jarraitzen du, Frantziako portalea helmuga duela. Han izaten da unerik magiko eta hunkigarriena. Beraz, ez harritu ileak tente jartzen zaizkizula edo begiak emozio-malkoz betetzen zaizkizula sentitzen baduzu, eszena benetan berezia baita. Harresietako atea ixten den urteko egun bakarra da, Errege Magoak iristean irekitzen baita hain zuzen ere. Erregeek errege-guardia pasatzeko baimena eskatzen dute une horretan, atea irekita Jesus Haurra gurtzera joan ahal izateko. Azkenean, zubi altxagarriko atea ireki eta segizioa Udaletxe plazaraino iristen da. Han, 17:00etan, udalak harrera instituzionala egiten die, irrikan zain dauden ehunka familiaren berotasuna jasotzen duten bitartean.

Llegada en dromedario de los Reyes Magos

Eta Nafarroako beste toki batzuetan?

Eguberrietako jaiak senitartekoak bisitatzeko edo Nafarroako beste txoko batzuk ezagutzeko aprobetxatzekoa bazara, egin begiratu bat leku turistiko horietako Gabonetako agendari, egun hauetako magia beti presente egon dadin:

Ekitaldi ederrak egiten ditugu Nafarroan egun hauetan, hala nola  Olentzeroren etorrera, ez soilik Mendialdean, bazik eta Erdialdean eta Erriberan ere, eta karrozak Ekialdeko Errege Magoei harrera egiteko, Nafarroako ia herri guztietan.

Erregeen jaiak amaiera ematen dio Eguberriei, baina Nafarroako beste jai tradizional batzuk ere badatoz: inauteriak. Baina horretaz hitz eginen dugu beste post batean. Nafarroako Turismokoek, Jai Zoriontsuak opa dizkizuegu, bai eta 2022an Nafarroara bidaiatu eta ihesaldiak egitea ere!

Tag-en hodeia: