2022.12.05

Nafarroan elurraz gozatzeko plan eta tokirik onenak

Negua iritsi eta dena zuriz estaltzen denean, Nafarroan elurraz gozatzeko aukera ugari daude.

Blog

Elurrarekin, elurtutako paisaiekin eta neguko planekin gozatzen baduzu, Nafarroa da lekua. Abendutik martxora bitartean, gailurrik altuenak estalki zuri batekin estaltzen dira, eta ehunka aukera eta jarduera eskaintzen dizkiete gozatzen dakitenei. 

Estación de esquí nórdico de Larra-Belagua

Irati-Abodi mendi gunea eta Larra-Belaguako iraupen eskiko zentroa

Nafarroak leku enblematiko ugari ditu, non elurra ia bermatuta dagoen urtero, bi eski-estaziotatik hasita:

Bietan, elurretako egun handi batez gozatzen ahalko duzu, ipar eskia praktikatuz edo elur erraketekin ibilbide polit bat eginez, mendiaz beste modu batean gozatzeko. 

Centro de estquí nórdico larra belagua

Ibilaldi gidatua elur-erraketekin

Elur erraketak dituen ibilbideari plus bat gehitu nahi badiozu, bi jarduera desberdin proposatzen dizkizugu:

Kontsultatu hemen erraketak eta eskiak alokatzeko lekuak.

grupo de gente haciendo raquetas

Gure ibar garaienetan, paisaia ederrak ematen dizkigu.

Aralar mendilerroan, Urbasa eta Andia mendilerroetan eta Orreagan eta Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkaribarren bermatuta daukazu elurra neguan. Familian egun bat emateko lekurik aproposenak dira, elur bolekin borrokaldiak edo elurrezko panpina polit bat egiteko. 

personas lanzándose en trineo

Non jan

Gure mendi elurtuetan ibilaldi on bat egin ondoren, edo elurretan familiarekin jolastu ondoren, gorputza epeltzeko unea dator: solomoa eta Lodosako pikillo-piperrak ogitartekoan, arrautza frijituak eta txistorra plater konbinatuan, platerkada bero bat potxa, ogi-mamiak, salda bero-bero bat....
Apuntatu leku hauek elurretatik oso gertu jateko:

•    Larra-Belagua ipar-eski gunea
•    Belaguako aterpea.
•    Venta Juan Pito, Belaguan.
•    Irati-Abodi mendi gunea.
•    Aralarko San Migel santutegiko jatetxea.
•    Lizarragako benta, Andia mendia.

 

Non lo egin egun bat elurretan pasatzera bazatoz

Jakingo duzunez, Nafarroa komunitate txikia da; beraz, dena oso gertu dugu. Horregatik, Iruña aukeratzen baduzu ostatu hartzeko, ordu eta erdira baino ez dituzu izango Pirinioetako ibarrak.

Baina eski nordikoko pistetatik eta elur-erraketen bideetatik ahalik eta gertuen lo egin nahi baduzu, egin begiratu bat aukera hauei:

•    Belaguako aterpea: aukera bikaina da mendia maite dutenentzat, Belaguaren bihotzean baitago. Logela anizkoitzak eta otordu-zerbitzua eskaintzen ditu.
•    Ostatuak Erronkaribarren.
•    Ostatuak Zaraitzun.

 

Prepara los guantes, la bufanda y la ropa de invierno y ven a disfrutar de la nieve en Navarra.

Tag-en hodeia: