2022.04.26

NAFARROA BIZIKLETAZ IBILTZEA

Gurpilen gainean bidaiatzea zera da, askatasunaren sinonimoa, beste bitarteko batzuekin irisgarriak ez diren txokoetara iristea, eta, batez ere, mundua modu iraunkorrago eta, askotan, merkeagoan ibiltzeko modua. Eguraldi ona iristen denean, eta bizikleta zure pasioa bada, Nafarroan hamaika paisaia ezagutzen ahalko dituzu ibilian.

Blog

BIZIKLETA, KULTURA ETA GASTRONOMIA

Zorteko zara, zure zaletasunen artean bizikletaz gain ondare historikoa eta gastronomia ere badaude. Lizarra ondoan badituzu, batetik, Juramendi mendigunean hainbat ibilbide eta, bestetik, penintsulako BTT espazio zabalenetako bat, 2.000 kilometro baino gehiago. Nafarroako erdialdean, mahastien eta gazteluen artean, maila guztietako ibilbideak aurkituko dituzu, pedalkadak janari tradizionaleko plater on batekin eta ardo gorri kopa batekin txandakatzeko. Gainera, dozenaka geraleku aurkituko dituzu, hala nola Erriberriko Gaztelua, zeinetan Nafarroaren lilura historikoak hitzik gabe utziko zaituen.

ERRONKARIARREN ERREGE ALTXONBIDEA

Nafarroako BTT espazioekin jarraituz, erronkariarrenantzinako errege altxonbidea dugu, Nafarroako transhumantzia bide garrantzitsuena. Pirinioetako bortuetatik Errege Bardeara doa abereak igarotzeko bide nagusi hori. Gaur egun ere, Erronkaribarko jendeen eta animalien mendeetako bizimodua azaltzen duen funtsezko praktika horren lekuko da. Beraz, interes etnologiko handiko ibilbide bat egin nahi baduzu, paisaia-aniztasunaz eta maila fisikoko erronkaz betea, hemen ahalik eta abentura osoena duzu.

IRATIKO OIHANA GURPIL GAINEAN

Imajinatzen al dituzu 400 kilometro baino gehiagoko bide bizikletaz egingarriak, naturaz inguraturik? Aukera paregabea Irabiako urtegiaren ertzean dauden mendien eta pagadien artean pedalei eragiteko, errekak zeharkatzeko eta bizikletan aire puruena sentitzeko. Maila guztietarako ibilbideekin, Iratiko Oihana paradisua da, zalantzarik gabe, zikloturismoa maite dutenentzat; izan ere, eremu horretan, ibilbide pribilegiatuez gain, bizikletak konpontzeko edo alokatzeko hainbat zentro aurkituko dituzu, zure zain.


Eta mendebaldeen dagoen Pirinioetan, Eremua, Kintoko oihaneko bidexka eta pagadi zaharren artean pedalei eragiteko 12 ibilbide dituen espazioa. Paradisu bat zuretzat eta zure BTTarentzat.

ERREGE BARDEA, ZIKLOTURISTARENTZAKO PARADISUA

Bizikleta da, zalantzarik gabe, Nafarroan ustekabekoenetakoa den paisaietako bat aurkitzeko aukerarik onenetako bat: Errege Bardea, hain zuzen ere. Lur mortu honetako pista eta bide sare itzelak, bertan baita Erronkariarren errege altxonbidea, txirrindularitza praktikatzeko aukera ematen du bukaerarik gabeko gune batean. Bertako orografia eta klimatologiak, bizikleta-jarduerak alokatzen eta antolatzen dituzten enpresa ugariekin batera, Parke Natural hau leku ezin hobea bihurtzen du jarduera horretaz gozatu ahal izateko.

EUROVELO 1 IBILBIDEA NAFARROAN

Egun batzuetako ibilbidea egin nahi baduzu, merezi du Atlantikoko Kostaldeko Ibilbidea planteatzea. 203 kilometro eta 5 etapa ditu, Irunen hasi, Nafarroa osoa zeharkatu eta Logroñon bukatuta. Bide hori EuroVelo 1 Ibilbidearen parte da. Europa osoan bizikletaz zirkulatu ahal izateko proiektua da, 80.000 km-tan, 16 ibilbidetan banatuta.  Ibilbide honen lehenengo bi etapak Bidasoko eta Plazaolako Bide Berdeekin bat datoz. Ibilbide hauek trenbide estu zaharretan barrena joaten dira, historia darie, eta haietan ez dago ia zirkulaziorik; horrexegatik dira naturan murgiltzeko aukera erraz eta segurua.

Tag-en hodeia: