Zikloturismoaren definizioa eta deskribapena

Bizikletazko turismoak ingurumen inpaktu baxuko turismo eskaintza bat osatzen du, ingurune naturalarekiko erasokorra ez dena.


Helburu turistiko masiboa ez duten barne eta landa eremuetako garapen ekonomikoa sustatzen du, eta enplegu berria sortzea ahalbidetzen du, tokiko biztanleria finkatzen lagunduta. Abiadura moteleko turismo proposamena da, eta tokiko ondarearekiko interesa sustatzen du. Faktore bereziki interesgarria da denboraldi baxuko hiletan, sasoikotasunaren eragina gutxitzen baitu; izan ere, udaberria eta udazkena dira garai aproposak zikloturismoa praktikatzeko.

¿Qué encontrarás en esta página?

Produktuarekin lotuta ematen ditugun zerbitzuak

    • Nafarroa Bizikletan Ekintza Planaren jarraipena eta koordinazioa
    • Planeko ekintzak gauzatzea
    • Txirrindulariendako zerbitzuak garatzeko aholkularitza
    • Nafarroa Bizikletan Turismo Talde Teknikoaren (NBTTT) koordinazioa
    • Nafarroak bizikletarako helmuga gisa dituen ahulguneak eta mehatxuak zuzentzea
    • NBTTTn landutako gaien laburpena erakusten duten buletinak idaztea eta igortzea
    • Intereseko eragileen datu basea
  • Lanerako plana

    • Zikloturismoko diagnostiko plana 2020-2022: Produktu honi lotutako sektore turistikoaren eskaintza aztertzea eta eskariaren datuak biltzea. Indarguneak, mehatxuak, aukerak eta ahulguneak identifikatzea, bai eta jarraitu beharreko lerro estrategikoak ere.
    • 2020-2022 aldirako Ekintza Plana:  Programatutako 33 ekintza Nafarroa zikloturismoko helburu nabarmen gisa koka dadin laguntzeko, 6 ardatzetan (gobernantza, produktua, behatokia, marketina, merkaturatzea eta ekonomia).

    Jardunbide egokiak:

ZIKLOTURISTENTZAKO ZERBITZUAK ESKAINTZEN BADITUZU

Únete al Club Navarra en Bici

  • Nafarroa bizikletaz Produktu Kluba

    Nafarroako Turismoak apustu handia egin du zikloturismoaren alde, eta NAFARROA BIZIKLETAZ KLUBA sortu du horretarako.


    Zure enpresak zikloturistek eskatu ohi duten zerbitzuren bat eskaintzen badu, kontsultatu eskuliburua honi buruzko informazioa izateko:

    • Zer da produktu turistikoko klub bat?
    • Helburuak
    • Bazkide parte-hartzaileak
    • Funtzionamendua:  abantailak eta betebeharrak
    • Parte hartzeko betekizunak:  betekizun orokorrak eta espezifikoak, kudeatzen duzun enpresaren arabera.
    • Atxikitzeko prozesua

    Gaia interesatzen bazaizu, klubaren estatutuak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu (+info)

    Nafarroa bizikletaz Klubeko gidaliburua irakurri nahi dut
  • Klubean sartu nahi duzu?

    Argi baduzu, hasi atxikitze-prozesua, eta bete kudeatzen duzun enpresa-motaren araberako afiliazio-inprimakia. Hala, sustapen-abantailez ahalik eta azkarren baliatu ahal izango zara:

    Inprimakia jaso ondoren, betekizunak egiaztatu, auditoria egin eta atxikitze-eskaera ontzat hartuko da.

    Zalantzak dituzu? Jarri harremanetan Nafarroa bizikletaz Klubarekin
  • Noiz agertuko da zure enpresa Nafarroa bizikletaz Klubaren webgunean eta Nafarroako Turismoko sare sozialetan?

    Klubeko enpresek lehentasuna dute www.visitnavarra.es webgune turistikoan

    Menu nagusitik sartzen da: ZER GUSTATZEN ZAIZUN / NAFARROA BIZIKLETAZ KLUBA

    • Nafarroako Turismoaren produktu nagusietako bat denez, enpresa horiek ikusgarritasun berezia dute gure sare sozialetan.

    Zure enpresa gure sustapen-tresnetan ager daiteke klubeko kide dela egiaztatzen denean.

    • Nafarroa bizikletaz Klubeko taldea web-ekipoarekin jarriko da harremanetan, eta zure enpresaren informazioa automatikoki igoko da webgune honetara: www.visitnavarra.es/eu/navarra-en-bici​​​​​​​