Inaziotar bidea

Inaziotar bidea

Jarrai iezaiezu San Ignazio Loiolakoak XVI. mendean Lurralde Santura bidean egindako oinatzei. Etapetako hiru Nafarroan barna doaz.

San Ignazio Loiolakoa zaldun gipuzkoarra izan zen, XVI. mendekoa. Iruñeko batailan zaurituta, liburu erlijiosoak irakurtzen eman zuen susperraldia, eta horiek bere bizitza aldatu zuten. Familia noble batean zeraman bizimodu erosoa utzi eta Lurralde Santura erromes joatea erabaki zuen. Penintsulan, Loiola-Azpeitia bere jaiolekuan hasi eta Manresan amaitu zuen bidea.


​​​​​​​Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu zituen, eta handik hartu zuen Jerusalemera eraman zuen itsasontzia. Jesusen Lagundiaren fundatzaileak egindako bide espiritual horrek Inaziotar bidea du izen, eta bere etapetako bik Nafarroa zeharkatzen dute.

6. etapa: Genevilla - Cabredo - Lapoblación - Meano - Guardia (Euskadi)

6. etapa: Genevilla - Cabredo - Lapoblación - Meano - Guardia (Euskadi)

5. etapa Genevilla herrian amaitzen da, eta 6. etapa handik hasten da. Gero, Cabredo, Lapoblación eta Meano zeharkatu, eta Euskadira iristen da.


​​​​​​​Ezagutu 6. ETAPAren inguruko informazio gehiago hemen.

  • Genevilla

    Genevilla Aldan (Errioxa) hasten den etapa gogor baten amaiera da. 100 biztanle baino gutxiago ditu, eta herriko Erromesaren parkeak egingo dizu ongietorria; ur-jauzi freskagarria du.


    ​​​​​​​Eliza, Done Ezteberi eskainia, 1200. urtean eraiki eta XVI. mendean eraberritu zuten, estilo gotiko-errenazentistan. Garai hartan, bere erretaula nagusia ere, ederra, landu zuten. Estilo manieristako Nafarroako maisulanetako bat da, Lapoblaciónekoarekin batera.

    * Landetxe batean atseden hartu nahi baduzu, Genevillak bi aukera on eskaintzen dizkizu: El Encinedo eta Usategieta

  • Cabredo, Lapoblación eta Meano

    • Cabredo  herri txikia da, ohiko bide-herrietako bat. Horregatik dago antolatuta bi kale paraleloren inguruan. Bere eraikinik esanguratsuena Santiago Nagusia eliza gotiko berantiarra da, eta bere natura-gunerik interesgarriena, Peñalabejako natura-erreserba; ametz arrunta da nagusi han, oso urria Nafarroan.
    • Lapoblación bi mendilerroren artean dago, eta, horregatik, paisaia zoragarriak ditu, bikainak eskalatzeko. Bere herrigunean Zeruratzearen eliza dago, XIII. mendekoa, eta Nafarroako Errenazimenduko erretaularik hoberenetako bat du; Arnao de Bruselas maisuarena dela uste da. Antzinako Erromesen ospitalea, Erdi Aroko elurtegi bat eta galtzada erromatar baten aztarnak gorde dira.​​​​​​​
    • Meano: Andre Maria eliza du, XIII. mendean eraiki eta XVI. mendean eraberritua.


    * Herri horretan, ondoko landetxe eder honetan lo egin ahalko duzu: Atalaya

12. etapa: Alfaro (Errioxa) - Castejón - Tutera

12. etapa: Alfaro (Errioxa) - Castejón - Tutera

12. etapa Errioxan hasi eta Nafarroan sartzen da berriro. Castejón zeharkatu, eta Erriberako hiriburuan amaitzen da: Tutera.


​​​​​​​Ezagutu 12. ETAPAren inguruko informazio gehiago hemen.

  • Castejón

    Bere kokapen estrategikoari esker, Castejón  beti izan da bidegurutze garrantzitsua, eta iberiar, zelta, erromatar, baskoi, musulman eta kristauek utzi dituzte arrastoak han. Gainera, trenbidearen etorrerarekin, Castejón loturazko geltokia izatea aukeratu zuten, 1859an, eta hazkunde demografiko eta urbanistiko handia izan zuen herriak. Ezagut ezazu bere historia osoa hemen: Castejóngo Museoa.


    ​​​​​​​* Kontsultatu hemen herriko ostatuak eta jatetxeak

  • Tutera

    Tutera Erriberako hiriburua da, Nafarroako bigarren hiri nagusia. Oso ezaguna da bere barazki zoragarriengatik, baina bere ondare artistikoa ere oso interesgarria da:  Foruen Plaza ederra, Andre Maria katedrala, portada polita eta klaustro erromanikoak dituena, eta zenbait jauregi eta eliza, hala nola Magdalenakoa. Gainera, Espainiako Judutegi Sarearen parte da.

    ​​​​​​​* Kontsultatu hemen herriko ostatuak eta jatetxeak bere gastronomia oparoaz gozatzeko.

    Tuterako buruzko informazio gehiago
13. etapa: Tutera - Ribaforada - Cortes - Gallur (Aragoi)

13. etapa: Tutera - Ribaforada - Cortes - Gallur (Aragoi)

13. etapa Tuteran hasi, Ribaforada eta Cortes zeharkatu, eta Aragoin amaitzen da.


​​​​​​​Ezagutu 13. ETAPAren inguruko informazio gehiago hemen.

  • Ribaforada

    Moncayoko eta Errege Bardeako parke naturalen artean kokatua, Ribaforada  Aragoiko Ubide Inperialak zeharkatzen du, Europako obra hidrauliko garrantzitsuenetariko batek.


    ​​​​​​​* Kontsultatu herriko jatetxeak eta han gaua pasatzea erabakitzen baduzu, aldez aurretik erreserba dezakezu udal-aterpetxean.

  • Cortes

    Burdin Aroko Alto de la Cruz aztarnategia, San Joan Batailatzea eliza eta pintatutako ostruka-arrautzen museo bitxiaz gain, herriak, Nafarroako hegoaldekoenak, badu XII. mendeko gaztelu bat,  Interes Kulturaleko Ondasun izendatua. Cortesko gaztelua nafar errege-erreginen bizilekua izan zen, eta, denbora igaro ahala, bere itxura gotortua eraldatu eta jaun-izaera handiagoa hartu du.


    ​​​​​​​* Kontsultatu hemen herriko jatetxeak eta herrian dauden bi apartamentu turistikoak: Rincón del Bú eta Talón del Reyno.

Inaziotar bidearen inguruko informazio orokorra