2022.08.23
MAHATS-BILKETAREN FESTA ZAIN DUZU ERRIBERRIN
Irailaren 4an, hitzordu bat duzu enoturismoarekin Nafarroako ardoaren hiriburuan, 30. ediziora iritsi baita mahats-bilketaren festa. Kontatuko dizugu egun horretarako zein jarduera prestatzen diren, zein upategi bisitatu ditzakezun eta zein tokitara joan behar duzun, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko egun oso berezi horri.
NAFARROA, HISTORIA HANDIKO ARDOAK
Nafarroa ardoaren kulturari oso lotuta dagoen lurraldea da, eta, zehazki, Erriberri ardoari lotuta egon da duela mende batzuetatik. Badakigu mahatsondoaren laborantza eta ardogintza erromatarren garaian egiten zirela, I. mendeko upategiak aurkitu baitira herri horren inguruan.
Erdi Aroan, Iruñeko Erresuman eta Donejakue Bidean, lehenengo monasterioak sortu zirenean, laboreak berritu ziren erromesek ekarritako barietate berriekin, eta monjeek haien ekoizpena bultzatu zuten.
Teobaldoen dinastian, zeinak egungo “Vianako Printzea” Turismo Paradorean bizi baitziren, mahatsa inportatu zen Frantziako soroetatik eta, hala, bertako ardoaren kalitatea hobetu zen. Erriberriko Errege Jauregia eraiki zenean, mahatsondoaren laborantza gehiago hedatu zen, Karlos III.aren Gortean egunero Nafarroako ardoa edaten baitzen.

TRADIZIO BIHURTU DEN FESTA BAT
Errege Jauregiaren oinetan, Nafarroako Ardoaren Kofradiak uztaren hasiera ospatzen du jarduera sorta zabal batekin, Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak sustatzeko eta bisitariei ezagutarazteko.
Jardunaldia mahats-zapaltzeari bide ematen dion pregoiarekin hasten da, unerik autentikoenetako bat, argazki anitz egiten zaizkiona. Aukera duzu Nafarroako jotekin hunkitzeko, plazako iturritik ardoa edateko eta Nafarroako jatorri-deiturako upategiek eskainitako ardoak dastatzeko.

UPATEGIEK ATEAK IREKITZEN DITUZTE
Ardoa gustuko duzu; badakigu. Horregatik, Nafarroan barietate zuri eta beltz ugari lantzen dira gustu guztietara egokitzen diren ardoak egiteko: gorriak, zuriak, ardo beltz gazteak eta zuretan onduak, gozoak... Zatoz Erriberriko upategietara. Bisita gidatu originaletan parte hartuko duzu, eta kalitate handiko ardoak egiteko bertako sekretuak ezagutuko dituzu.
Ochoa Upaitegiak
Mahats-bilketaren jaia dela eta, upategi honek ateak irekiko ditu:
• irailaren 2an, ostiralean: 8:00etatik 21:30era.
• irailaren 3an, larunbatean: 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:30era.
Eta honako hauek eskainiko ditu:
• Bisita gidatuak, bai ostiralean, bai larunbatean, 12: 00etan eta 17:30ean.
• Bi egun hauetan arratsalde-pasa egin dezakezu beren terrazan ardo kopa bikain bat hartu bitartean, zure jendearekin tostada edo errazio batzuk partekatuta.
• Slow Jazz Trioren zuzeneko emanaldia , larunbat arratsaldean, 19:00etatik 20:30era.
Gogoan izan irailaren 4an (igandea) ez direla upategira bisitak eginen, Karlos III.a Noblearen plazan egonen direlako, jendeari beren ardoak eskaintzen.

Unsi Wines
Mikroupategi honek ardo guztiak egiten ditu soilik garnatxa mahatsarekin, eremu honetan galdua zen mahats-mota horrekin. Upategiak askotariko 3 esperientzia eskaintzen ditu, zein baino zein atsegingarriagoa:
• "Ardoinu", bertako ardoak zuzeneko musikarekin ezagutzeko;
• “Esploratzailearen egarria”, jeep batean igota paisaian txertatutako mahastiak ezagutzeko eta
• “Ardo jana”, 4 ardoren dastaketa, zero kilometroko elikagaiekin egindako uztartze bereziarekin.
• Informazio gehiago jaso eta erreserba egin nahi izanez gero, .kontsultatu haien webgunea.
Marco Real Upategiak
Marcos Real upategiak irailaren 4an irekiko ditu ateak, upategia doan bisitatzeko: 10:30ean eta 12:30ean.
Bisitaldiak esperientzia oso berezia barne hartzen du: Aromen Aretoan ardoarekin lotutako 46 esentzia mota ezagutzea.
Usaimena entrenatu ondoren, erronka bat izanen dute aurrean bisitariek: identifikatu gabeko ontzi aromatiko batzuetan zer aroma dauden asmatzea.
Berritasun gisa, aurten Terrazajarri da martxan, mahastiz inguratutako leku bat, inguru horretako edertasun naturalari eta Erriberriko Erdi Aroko xarmari begira. Imajina ezazu, ardo sorta zaindu batekin gozatzen duzun bitartean, panoramika ederrekin txoratzea, ardogintzaren ñabardurak ezagutzea eta iberikoen aperitibo bat jatea.

Pagos de Araiz
Erdi Aroko hiribilduaren kanpoaldean dago Château estiloko upategi ikusgarri hau, barruan arte-erakusketa zoragarri bat duena. Bisita gidatuarekin bukatzeko, upategian hiru ardo dastatuko dira, otamenarekin batera.

Cosecheros de Olite Upategia
Bazenekien Espainian dauden bi ovum upel bakarretako bat upategi honetan dagoela? Eta mundu osoan 19 bakarrik daudela? Upel oboidea da, likidoa etengabe mugitzea ahalbidetzen duena, eta, horrela, aparteko testura belusatua sortzen da.
Upategiak museo bat du, sarrera librekoa. Bertan erakusten dizkizute beren historia, mahastiaren zikloak, nola lantzen den, ardoen elaborazioaren sekretuak eta ardoek dituzten aromak.

BALIATU BIDAIA SAN MARTIN UNX ETA UXUE BISITATZEKO
Erriberritik hurbilxko dago San Martin Unx, ardo gorriak famatutako herria. Izan ere, edari horren omenez, ekaineko lehen igandean ospatzen dute Ardo gorriaren eguna. Ekoizpen ekologikoko upategiak bisitatu ditzakezu, hala nola Máximo Abete, bigarren belaunaldiak zuzendutako familia-upategi txiki bat, gaur egun ere sortzailearen helburu bera duena: San Martin Unxeko eremu menditsu abandonatuetako mahastizaintza tradizionalari eustea eta hura berreskuratzea. Haren ekoizpena Garnatxa barietatearen laborantzan oinarritzen da, mahastizaintza organiko eta iraunkor baten bidez.
• Kontsultatu hemen upategi honek eskaintzen dituen esperientzia enoturistiko guztiak.

Jarraian, Erdi Aroko herri polit bateko kale harritsu ederretan, Uxue barna ibiltzea proposatzen dizugu. Andre Mariaren gotorleku-eliza bisitatu eta gozatu ikuspegiarekin. Eguna argi badago, Pirinioetatik Errege Bardearainoko ikuspegia izanen duzu.
Eta, indarrak berreskuratzeko, han aukera izanen duzu artzain zapore tradizionalarekin hunkitzeko, egur suarekin egindako artzain apurren zapore tradizionala dastatzeko. Uxuen, gainera, Urrutia Etxea dago. Gozogintzako lantegi horren, agrodenda eta jatetxea ere badu. Bertan egiten dute “benetako ogia, garai batekoa bezalakoa”. Era askotako gozogintza tradizionala eta produktu ekologikoak ere egiten dituzte.
• Kontsultatu hemen Uxuen egin daitezkeen plan guztiak
