Plazaolaren bide berdea Natur Bidea erraz ibiltzeko moduko bidea bat da, trenbide estuaren egitura zaharra erabiliz eraikia. 85 kilometroko trenbide hark Iruñea eta Donostia lotu zituen 1914. urtetik eta 1953.era bitarte.

Gaur egun, 66,5 km egin daitezke guztira, baso eta belardi artekoak denak ere: 41,9, Nafarroan barna eta 24,6, Gipuzkoan. Gipuzkoako aldean, Nafarroako mugatik gertu, Plazaolako edo Bizkotxeko meatzeak zeuden eta haiek eman zioten izena trenari; izan ere, trenak Andoainera garraiatzen zuen minerala. Gaur egun, meategiak erortzeko zorian daude eta ezin dira bisitatu.

​​​​​​​GIPUZKOAKO TARTEA (Andoain - Nafarroako muga): 24,6 Km.

NAFARROAKO TARTEA: 41,9 km

Gipuzkoako muga - Lekunberri: 19,7 km.

  • Gipuzkoako muga - Leitzako geltokia: 5 km. Leitzaran errekaren ondotik doa eta 2 tunel zeharkatzen ditu.
  • Leitzako geltokia - Uitziko tunela: 7 km. Ibilbide dibertigarri honek 11 tunel zeharkatzen ditu, Leitzakoa izaki denetan luzeena: 600 m ingurukoa da eta bikain moldatuta dago.
  • Uitziko tunela: 2,7 km. Europako tunelik luzeena izan zen luzaroan. Argiztatuta dago.
  • Uitziko tunela - Lekunberriko geltokia: 5 km. Tarte honetan 3 tunel txiki daude. Bigarren tunela, Bartoloren tunela izenekoa, geltokitik 2,5 km ingurura dago eta gaur egun itxita dago luizi batengatik. Egun, lanean ari dira haren ordezko beste bide-tarte bat diseinatzen. Plazaolaren geltokia, Lekunberrin, turismo bulegoa da orain eta kantina du ondoan: taberna-jatetxea, bizikletak alokatzeko zerbitzua eta komun publikoak daude bertan.

Lekunberri- Saratsa: 22,2 km.

Tarte hau ere Lekunberriko geltokitik abiatzen da, eta Saratsan amaitzen, Iruñetik gertu.

  • Lekunberritik Mugiroko presaraino: 2km.
  • Mugiroko presatik San Migeltxoko piknikgunera: 2 km.
  • San Migeltxotik Kaxarnako piknikgunera: 6,5 Km. Bidea Latasan barna igarotzen da: herriko geltoki polita duela gutxi zaharberritu da, eta taberna-jatetxea eta bizikletak alokatzeko zerbitzua dauzka orain. Latasatik aitzina Plazaolaren bide berdeak bat egiten du Eurovelo 1- Ederbidea bizikleta-bidearekin, zeinak Plazaola eta Bidasoa bide berdeak lotzen dituen, baita bi bide horiek eta Baiona (Lapurdi) ere.
  • Kaxarnatik Irurtzunera: 2,7 km.
  • Irurtzun-Saratsa tartean bukatzen da ibilbidea: 9 km. Azken zati hau Irurtzungo atsedengunean hasten da, trenbide zaharreko geltokia zegoen lursailetan. Tarte honetan aipatzekoa da Guliako zubibidea, harrizko 17 arkuz osatua, eta Eritzebeiti aurretixeko aldapa motz baina gogorra, 300 metro pasatxokoa.

Bide berde honetan bazter ederrak daude nonahi eta horrek are atseginago egiten du ibilbidea. Bikaina da oinez zein bizikletaz ibiltzeko eta bidean badira jatetxe-tabernak, ostatuak eta bizikletak alokatzeko zerbitzuak.

Plazaolaren bide berdea da EuroVelo 1- Ederbidea ibilbidearen parte, zeinak Nafarroan ekarri baitu Bidasoa eta Plazaolaren bide berdeen batura. 90 km berri inguru seinaleztatu dira. Horietatik 46 bizikleta bideak (bizikletendako bakarrik) edo bide berdeak dira, oinezkoendako, txirrindulariendako eta mugikortasun murriztuko pertsonendako. Beste 44 km, motordun ibilgailuekin konpartituak dira.

Podcast de la Vía Verde del Plazaola

**Consulta en la web de Vías Verdes la descripción detallada de cada tramo.

01 ene - 31 dic

2022