Pirinioetako ibar ederra eta arroila sakonak

Pirinioetan barna goazela, Nafarroako ipar-ekialdean bukatuko dugu: paradisua da mendi-kiroletarako… baita hegazti harraparientzat ere!

Erronkaribarren, bere iraganean eta bere tradizioetan murgilduko zara. 7 herrik osatzen dute ibarra; zaporez eta harrizko kalez betetako herriak dira, hala nola  Erronkari, Izaba edo Burgi, eta bi isurialdeko arbelezko teilatuak dira nagusi, elurrari aurre egiteko. Azken herri horretan, udaberrian, Almadiaren Eguna izaten da urtero, ibarreko lanbide tradizionalenetako baten bizimodu gogorra gogorarazteko: almadiazainak.

Paisaia malkartsua nahi baldin baduzu, Larra-Belagua duzu toki egokia. Nafarroa osoan dagoen glaziar-jatorriko ibar bakarra da, eta Larrako Natur Erreserban ibilbide ugari dituzu. Paisaia karstiko zoragarri bat da, zeinetan izeiek gorako bidea egiten duten harkaitz tartean, ahal duten moduan. Eta sasoi bete-betean baldin bazatoz, zoaz Hiru Erregeen Mahaia igotzera! Bai, Erresumako gailurrik garaiena da, eta 2442 metroko igoera ausartenek baino ez dute egiten.

  • Eskiatzailea

    Eman gozatua ikusmenari iraupen-eskiarekin

    Neguan al zatoz inguru honetara? Bikain! Zeren ipar eskiko zentrotik paisaia ikusgarri hauen alderdi zuriena eta xarmagarriena ezagutuko baituzu. Ez badituzu eskiak ekarri, ez kezkatu; alokatzen ahal dituzu, eta inguruko pistetan barna ibilaldi ederra egin. Eta zer iruditzen, goiza bukatzeko, txistor pintxo batzuk edo menu on bat jateko plana, indarberritzeko? Ez du itxura txarrik, egia esan...

  • Arbaiungo arroila

    Mendi-zintzurra eta Bide Berdea edo begiratokia, zuk aukeratu

    Hegoalderantz joanez gero, bi zintzur oso berezi izanen dituzu zain: Irunberriko arroila eta Arbaiungo arroila. Lehenbizikoa oinez egiten ahal duzu, ibaiaren ertzetik doan Iratiko Bide Berdeari esker. Bigarrena Isuko begiratokitik ikusi behar da: Arbaiungo arroila. Bietan ikuspegi basatiak eta putre itzelak aurkituko dituzu, nahiko aise ikusten dira-eta; eta ez da ezergatik, baina inpresio handia eragiten dute!

    Eta oroitu zaitez argazkiak zure sare sozialetara igotzeaz gure #visitnavarra traolarekin.

    Ezagutu planak arroilen inguruan

Iradokizun gehiago?

Eta beste gauza bat: ez ahantzi Erronkari JD gazta erostea, artzain-apurrak dastatzea, zizekin gozatzea —sasoian etorriz gero— eta otorduak patxaran on batekin amaitzea. Ikusiko duzu zer goxoa!

Eta beste gauza bat: ez ahantzi Erronkari JD gazta erostea, artzain-apurrak dastatzea, zizekin gozatzea —sasoian etorriz gero— eta otorduak patxaran on batekin amaitzea. Ikusiko duzu zer goxoa!