Gogo handia dago kulturaz eta musikaz berriz ere segurtasunez gozatzeko. 

Jaialdi honetan oso folk dokumental ona ikusten ahalko duzu, baita musika berrien kontzertuak, beste kontzertu tradizionalago batzuk eta Martirio bera zuzenean ere. Are gehiago: egoitza artistiko batean sartzen ahalko zara, zeinak protagonista izanen baitu “Larrain dantza 2.1”. Itxura ona du, ezta?
Kontsultatu egitaraua, eta anima zaitez Lizarran esperientzia paregabe bat izatera.

Hilaren 21ean, asteazkenarekin, Los Llanos kulturgunean, Folk dokumentala proiektatuko da, gizarte globalizatu batean folkloreak berreskuratzeari buruzkoa. Topaketa bat eginen da Pablo García Sanz zuzendariarekin. Hilaren 22an, ostegunarekin, herriko Klof taldearen kontzertua izanen da. Bertan, taldeko musikari ohiek ere parte hartuko dute, eta hainbat lanetako abestiak entzunen dira. Hilaren 23an, ostiralarekin, egoitza artistikoaren erakusketaren ondoren, Mursegoren kontzertua izanen da. Mursegok jatorrizko musikarik onenaren Goya saria jaso zuen Akelarre filmagatik. 

Amaitzeko, hilaren 24an, larunbatarekin, Martirio artista ospetsuak Travesía ikuskizuna eskainiko du, Raúl Rodríguez semearekin batera.
“Elkarguneak” jaialdia, tradizioa eta bilakaera batzen dituen kontzeptu desberdin bat. Diziplina anitzeko ekitaldia da, soziala eta didaktikoa, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak interes sozialeko ondasun izendatu zuena.

Fecha 2023 pendiente

12 jul - 16 jul

2022