'Eslaba eta ardoa' esperientzia: bisita Santa Crizera eta dastatzea aztarnategian
-
Idiomas: Euskara, Ingelesa, Castellano
Ba al zenekien Nafarroako Eslaba herriaren historia oso lotuta dagoela ardoaren munduarekin? Ezagutu herriaren eta ardo-ekoizpenaren arteko harreman liluragarria jarduera berezi honetan. Hasteko, bisita gidatu bat egingo dugu Santa Criz aztarnategira, Espainiako iparraldean hobekien kontserbatutako hiri erromatarretako batera.
Esperientzian, ardoa dastatuko duzu aztarnategian bertan, paraje-ardoen ezaugarri paregabeak eta lurraldearekin duten lotura sakona ezagutu eta gozatzeko. Gainera, aztarnategiari buruzko erakusketa-gunea bisitatu ahal izango duzu, eta, amaitzeko, ibilbide gidatu bat egingo duzu Bodega Eslava upategian barrena, hango ardo berezien ekoizpen-prozesuari buruz ikasteko.
Eman begirada bat Eslaban egin ditzakezun gainerako esperientziei.
15 mar - 15 dic
2024