Aingeruaren jaitsiera

Beste behin ere, Aingeru goiztiarra hegan dabil Tuterako Foruen plazan. Tuterako tradizio zaharra, Pazko igandean Foruen plazan ospatzen dena. Interes Turistiko Nazionaleko festa; bertan, aingeru bat (ume bat, alegia) jaisten da hegan, Andre Mariaren irudira ailegatu arte. Andre Mariak burua estalia du buruzapi beltz batekin, bere semearen heriotzagatik bizi duen oinazearen seinale.

Unerik gorena gertatzen da aingerua Mariarengana hurbildu eta buruzapia kentzen dionean, keinu horrekin Kristoren pizkundeak eragiten dion bozkarioa adierazten duela, gogotsu deiadar eginez “alai zaitez Maria, zure semea piztu baita”.

31 mar - 31 mar

2024