Andosillako gurutze bidea

Ostiral Santuan, goizez, eta duela hamarkada batetik, Andosillako kaleak antzezpen bizidun horren agertoki dira, non herriko hogeita hamar bat lagunek hartzen baitute parte. Ekitaldiak Kristoren pasioa kontatzen du, eta hasieran, Pilatok hebrearren aurrean egindako epaiketa eszenaratzen da (kasu honetan, hebrearrak herriko kintoak dira). Ondoren, Jesukristok 100 kilotik gorako gurutze astuna kargatzen du, eta ibilera geldo eta nekatuaz desfilatzen du plazaraino, non lapurren ondoan gurutziltzatuko baitute. Gurutziltzaketa egiazkotasun handiz eszenaratzen da eta, zalantzarik gabe, emanaldiaren unerik zirraragarriena da. Ibilbidean barna instalatutako megafoniari esker, zuzenean gozatzen ahalko dugu Bibliako pertsonaiak hain sutsu ematen dituzten antzezleen elkarrizketez. 

Gainera, ekitaldi solemne horren ondoren, bisitariek artisau produktuak dituen merkatu hebrearraz goza dezakete.

Kontsultatu hemen.

Fecha 2025 pendiente

29 mar - 29 mar

2024