Azkoiengo Karduaren Eguna
-
Konpainia: Consorcio EDER
Erribera barazkien lurraldea da, eta Azkoien herriak omenaldia egiten dio bere produktu preziatuenetako bati, karduari. Bazenekien kardua nafar erara gure lurraldeko plater tipikoenetako bat dela? Eta Azkoien erreferentzia nagusia dela barazki gozo horren laborantzan? Kanpotik berdeagoa eta barrutik zuriagoa eta samurragoa, jardunaldi honetan dastatu, prestatzen ikasi eta erosi ahal izango duzu. Sukaldean aritzea gustuko baduzu eta tokiko ekoizleengandik zuzenean erostea gustatzen bazaizu, apuntatu eguna agendan eta gozatu jardueraz betetako programa batekin hitzordu gastronomiko berezi honetan.
Fecha 2025 pendiente
19 ene - 21 ene
2024