Baja Montaña Wine Fest

Ardoaren kultura da ekitaldi honen oinarria. Bertan, Nafarroako Mendialde Behereko ardoez gozatzen ahal da, beste jatorri-deitura batzuetako ardoekin batera, hala nola Errioxa, Ribera del Duero, Rueda, Arabako Txakolina, Cava, Kanarietako ardoak, Somontano edo Valle de Guadalupe (Mexiko).

Jaialdian bi jarduera eginen dira. Lehena munduko ardo zurien dastatzea da, besteak beste, Borgoñakoak, Palatinatukoak eta, jakina, Nafarroakoak.

Bigarrena apardunen dastatzea da, Frantziako Champagne eta Loiran hasita, Katalunia eta Nafarroaraino joanen dena. Eta hori guztia musikarekin eta gastronomiarekin girotuta. Zentzumen guztiekin gozatzeko diseinatutako jaialdia da.

Informazio gehiago hemen.

Fecha 2024 pendiente

28 may - 28 may

2023