Basaburuko BTT Martxa
-
Konpainia: Basaburua MTB
Natura eta bizikleta gustuko badituzu... ekitaldi hau zuretzat da! Hemen dator Basaburuko BTT Martxaren edizio berria. MTB martxa ez-lehiakorra da Basaburuko bailara ederrean zehar. Etxetzar loretsuz beteriko herri ederrak, BTT eremua (paradisua enduroa atsegin dutenentzat), Jauntsaratseko haritzi monumentalak (oso aproposa familientzat) eta EuroVelo 1 ibilbidea, bikaina pedalei patxadaz eragitea maite duten txirrindularientzat, dira erakargarritasun nagusiak.
Proba honetan, basoz eta paraje magikoz inguraturiko bidexka entretenigarriak eta errodatzeko pistak izango dituzu gozagarri. Bi ibilbide dituzu aukeran: bata, luzea, 38 kilometrokoa, eta bestea, motza, 22koa. Zeharkatu bideko pagadiak, hariztiak, gaztainondoak eta larreak, eta gozatu ingurune natural paregabe horretan. Eta proba amaitutakoan... sariak, zozketak eta ustekabeak!
Eta inguruan zaudela, aprobetxatu aukera Ultzama eta Plazaolako eremu osoa bisitatzeko.
Fecha 2025 pendiente
18 may - 18 may
2024