Bermuta naturaren erdian, Araitzen

Aire zabaleko planak gustatzen bazaizkizu. eta zapore berriak probatu... esperientzia hau zuretzat da! Natura eta gastronomia uztartzen dituen jarduera honetan, 3 bermut eta 4 pintxo dastatu ahalko dituzu, produktu ekologikoekin, sasoikoekin eta inguruetakoekin eginak. Bitartean, Araizko paisaia harrigarriez gozatu ahal izango duzu, pagadi-baso liluragarri batean, ur-jauzi eder baten ondoan edo Aralar Mendiko Malloa ikusgarrien azpian. Zeuk aukeratu non.

03 jun - 31 oct

2024