Bertizko parke naturaletik gertu eta Bertizko aterpetxetik 500 metrora, Lakoizketako hariztian, Bertiz Abentura Park-ek naturan bizitzeko abentura anitzeko pack bat eskaintzen du: altuerako soken zirkuituak (arborismoa), tirolinak eta paintballa. Koloretako hiru zirkuitu ditu parkeak, eta kolore bakoitzak zailtasun maila desberdin bat adierazten du; hala, txikienek ibilbide horiaz goza dezakete; ausartagoa bazara, berriz, bide gorria egiten ahal duzu (3-4 urtetik 90 urtera artekoentzat), zeinak zubi tibetarrak, pasabideak, sarea eta uztaiak baititu; azkenik, hori baino gehixeago nahi baduzu, ibilbide beltzak zure erresistentzia eta ausardia probatuko du.

01 ene - 31 dic

2021