Programaren izena ez da inoiz hain benetakoa izan, uda honetan hiriburua jarduerez eta musikaz beteko baita, eta protagonismo berezia izanen du Ziudadelako harresi barruak, nahiz eta agertokiak hiriko beste gune batzuetan ere jarri. Eta zer eskaintzen digu programak? Bada, proposamen askotarikoak, inor planik gabe gera ez dadin: antzerkia kalean; pop, jazz eta latindar musikako kontzertuak; teknologia berriekin konbinatutako proposamen eszenikoak; zirku-ikuskizunak; opera; folklorea; orkestra sinfonikoak; haurrentzako tailerrak; kaleko zinema-gauak, etab. Ez dezatela esan Iruña ez dela mugitzen!

16 jun - 30 sep

2021