•    Bisita antzeztua Corellako hilerrian. Inoiz egin al duzu bisita gidaturik hilerri batera? Inoiz entzun al duzu hilobien historia haietan lurperatutako pertsonaien eskutik? Corellako hilerrian antzeztutako bisita gidatu honetan, haien historia eta bizimodua ezagutuko dituzu.

•    Bisita antzeztua: "La muerte barroca en la iglesia del Carmen de Corella". Bisita bitxia Corellako komentu-eliza zaharrenera, 1595ean eraiki baitzen. Piztutako kandelen artean, tenpluan lurperatutako emakume batzuek hango historia eta bitxikeriak kontatuko dizkizute.

•    Bisita antzeztua: "Corella la bella tiene…". XII. mendeko Corellako bizitza modu didaktiko eta entretenigarrian ezagutu nahi duzu? Ezagutu, hainbat eszenaren bidez, herrian bizi ziren hiru kulturen bizitza: kristautasuna, judaismoa eta islama. Alde zaharrean barna ibilita, herriko ohiko produktuak, bizimodua eta hilerriak erakutsiko dizkizu.

01 ene - 31 dic

2024