• Idiomas: Euskara, Ingelesa

  • Duración: 3 ordu arte

Dagoeneko ezagutzen badituzu Iruña bisita gidatu baten bidez deskubritzearen onurak, orain plus bat gehitzen ahal diozu bisita antzeztu baten bidez. Dibertsioa bermatua dago. Batzuetan, pertsonaia historikoen eskutik, eta, beste batzuetan, pertsonaia bitxi eta barregarrien eskutik, baina esperientzia ezin entretenigarriagoa izanen da:

​​​​​​​Iruña, hiri menderaezina: Joanot Urtasungoa Erdi Aroko zaldunaren eskutik, Iruñeko harresien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutuko dituzu, eta lehen zeuden eta hiriaren jatorri izan ziren hiru Burgoen aurriak ikusten ahalko dituzu. Izan ere, gotorlekuak garaietara egokitzen joan ziren eta, azkenean, Iruña hiri menderaezina bihurtu zuten.

Iruña, hiri menderaezina (familientzat): Magdalenako komentuko neskameetako batek hiriko harresien atzean ezkutatzen diren sekretu guztiak kontatuko dizkizu, ongi gordeak daudenak, bera horietan barna baitoa egunero azokarako bidean. Bidaiatu denboran berarekin, eta ezagutu nola aldatu diren Erresumako hiriburuko harresiak.

01 ene - 31 dic

2022