Bisitatu Baku Barrikupel ekodiseinu-lantegia, bertako produktuen dastaketa barne.

Bisita ezazu Baku Barrikupel artisau-lantegia. Ekodiseinuan eta materialen berrerabilpenean oinarritzen da proiektua. Bertan, ikusiko duzu nola ekoizten dituzten produktu berriak hondakin-materialekin, batez ere ardo-upelekin.

Bisita bukatutakoan, gertuko produktuak dastatuko dituzu: txistorra, latxa ardiaren gazta, Abartzuzako ogia, Bodegas Lezaun upategiko ardo ekologikoa; eta, amaierako sorpresa gisa, dasta ezazu Rhus garagardoa, zumakez egina; txunditu egingo zaitu bere zaporeak. Esperientzia paregabea, antzinatetik medikuntzan erabili den edari bat probatzeko aukera izan baituzu!

01 ene - 31 dic

2024