Bisita Gamioxarrea dolare-etxea

Ezagutu Gamioxarrea dolare-etxea, Arizkunen (Baztan). Sagardoa ekoizten zen han, XVIII. mendean, eta, gaur egun, artisau-lana eta musikak bat egiten dute, Kirikoketaren erritmoan. Dolare barroko liraina da, bertako arkitekturaren bihotza, eta bere hormek antzinako erregimenaren azken hatsak kontatzen dituzte; bere ezaugarri nagusia Jo ala Jo Kultur Taldeak egindako zaharberritze-lana da, auzolanean, ardura eta maitasun handiz egina.    

Baztan ibarreko zaporeak dastatu eta esperientzia paregabe bat bertatik bertara ezagutu dezakezu.

Varias fechas