Bisita gidatua Amaiurko errotara eta taloak dastatzea
-
Konpainia: Asociación Turística Baztan-Bidasoa
-
Idiomas: Euskara, Castellano
Nahi al duzu Baztango kultura eta tradizioak bertatik bertara ezagutu? Ez galdu paregabeko esperientzia hau bizitzeko aukera: bisita gidatua Amaiurko errotara eta antzinako dolarera
Bidaia denboran zehar, irina ibarreko urrea zeneko garaietara eramango zaituena. Gaur egun ere artoa, ekologikoa, ehotzen jarraitzen du. Ondoren, sagarren aroman murgildu, eta sagardo naturala egiteko eta biltegiratzeko prozesua ezagutuko duzu.
Gainera, taloak egiteko tailerra txikienentzat izango da, eta dastatzekoa, helduentzat. Arto-irinez egindako opila da taloa. Baserrietan jan ohi zen, baina gaur egun ere jan daiteke inguru horretan eta, batez ere, azoka eta merkatuetan. Txistorra, txokolatea, hirugiharra edo gazta erabil daiteke betegarri... Jaki gozo-gozoa!
20 mar - 31 dic
2024