Bisita gidatua El Bocal Real eremura
-
Konpainia: Tudeguia
-
Idiomas: Castellano
Ba al zenekien El Bocal Espainiako Ilustrazio garaiko obra hidrauliko garrantzitsuenetako bat dela? Tuteratik 7 km-ra baino ez dagoen eremu honetan, Karlos V.aren jauregia, ermita, ehun urtetik gora dituen haritz bat eta XVIII. mendeko presa ikus litezke. Azken horretatik Tutera eta Zaragoza lotzen dituen Aragoiko Kanal Inperiala abiatzen da. Aprobetxa ezazu aukera hau gida profesionalen eskutik historian murgiltzeko. Eremuak duen interes kultural, arkitektoniko eta etnografiko handia ezagutuko duzu, eta liluratuta geratuko zara Nafarroako Erriberako paisaia eder eta adierazgarri honekin.
21 mar - 20 dic
2024