Bisita Ochoa ardandegira

Baduzu gogorik ardantzeetan mahatsa biltzeko garaian zein lan izaten den ezagutzeko? Edo nahiago duzu beste urte-sasoi batean joan? Hautatzen duzuna hautatzen duzula, Ochoa ardandegiak "Ardoa bizi dugu" esperientziaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu, hurbileko eta familiako giroan. Bisita gidatuaren ondoren, hainbat ardo dastatzeko aukera izanen duzu, ogia, olioa, gazta eta txokolatearekin batera.

Ardandegitik Erriberriko Errege-erreginen jauregira oinez 8 minutu baizik ez dira behar; beraz, erraz konbinatu ditzakezu gaztelurako bisita eta jarduera enoturistiko hau.

01 ene - 08 dic

2024