• Idiomas: Frantsesa, Ingelesa

  • Duración: 3 ordu arte

Bazenekien Otazu Ardandegia “turismoarentzat irekitako ardandegirik hoberena” izendatu duela Espainiako Ardoaren Hirien Elkarteak (ACEVIN - 2020)? Ingurune natural pribilegiatuan dago, eta ardandegian barna egindako ibilbideak artea eta ardoa konbinatzen ditu.

Bisitan, aukera izanen duzu sakon ezagutzeko ardandegiaren historia, bai eta ardoaren museo bihurtutako eraikin zaharra eta arte garaikideko galeria bihurtutako upeltegi zaharra ere. Eta, jakina, mahatsak ardantzetik bildu eta ardo bihurtu arte egiten dituen urrats guztiak ikusiko dituzu, ardoa egiteko eremua barne; bereziki, upeltegia, “ardoaren katedrala” deitua eta arkitekturaren nazioarteko erreferentea. Beste espazio interesgarri batzuk botilen kripta eta dastaketa-gela dira. Bertan aukera izanen duzu 3 ardo dastatzeko, pintxoekin batera.

Eguneratu gabe

01 ene - 31 dic

2022