Bisitaldia Leireko monasteriora

Leireko monasterioa Nafarroako monumentu garrantzitsuenetako bat da. Errege-erreginen sorleku eta panteoia. Bisitaldi gidatuak egiten ahal dira bertara, antzinako Nafarroako Erresumaren historia ezagutzeko, XI. mendeko kripta ikusgarria eta abade-eliza ikusteko, San Virilaren elezaharra entzuteko eta monasterio honen inguruko natura bikainaz gozatzeko. Nafarroako arte erromanikoaren lehen adibidea da Leireko monasterioa.

01 ene - 31 dic

2024